56. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

319E/2022 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2022ko eta 2023ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira prestakuntza eta enplegu programa integratuak egiteko pertsona kalteberei zuzenduta. DDBN identifikazioa: 611394.

Lanak funtsezko garrantzia du, oro har, gizartearen aurrerapen materiala bultzatzen duelako, eta, norberarentzat, laguntzen duelako pertsonen biziraupenean eta bizi-baldintzen hobekuntzan, gogobetetze pertsonalean, integrazioan eta aintzatespen sozialean.

Gaur egun, hainbeste aldaketa ugari eta sakon izanik, barne daudela krisi pandemikoak eragindakoak, are handiagoa da langabezia edo enplegu prekarioa, orain arte pertsona jakin batzuek (emakumeak, gazteak eta hainbat etniatako kideak) pairatu zutena. Pertsona horiek denek ez dute kalteberatasun-maila bera eta gizartetik baztertuta gelditzeko arrisku-maila bera; hori dela eta, modu bereizian tratatu behar dira, sexua, adina, etnia, hezkuntza eta lurralde-ingurunea kontuan izanik.

Kalteberatasunak zerikusia du enpleguarekin, baina lotuta dago beste ahulezia batzuekin. Horregatik, kalteberatasun hori arintzeko, globala eta zabalagoa izan behar du enplegu-politika aktiboen ikuspegiak, pertsona horiek errazago izan dezaten ahalik eta denbora laburrenean eta ahalik eta baldintza onenetan laneratzea.

Lan arloko kalteberatasuneko egoeren dibertsifikazio horrek zenbait programa eta proiektu eragin ditu gabezia anitz horiei aurre egiteko, ekintza eta jarduera desberdinak batuz. Helburua da enplegu-politika aktiboak sortzea, pertsona kalteberei hobetzen dizkietenak abiapuntuko baldintzak eta lan-merkatuan duten posizioa, balioa emanez pertsonei, erakundeei eta lurraldeei.

Irailaren 9ko 30/2015 Legeak, Lan arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema arautzen duenak, eta lege hori garatzeko uztailaren 3an emandako 694/2017 Errege Dekretuak sistemaren erreforma integralari ekin diote, esparru juridiko berria ezarriz prestakuntza arloko ekimenentzat.

694/2017 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren bidez, oinarriak ezarri ziren administrazio eskudunek prestakuntza eskaintza finantzatzeko dirulaguntza publikoak nola eman arautzeko. Agindu horretan prestakuntza eskaintzarako ekimen ezberdinak arautzen dira, eta horietako bat da prestakuntzarako berariazko programen bidez gauzatzen dena, prestakuntza behar bereziak edo laneratzeko edo kualifikazio profesionala eguneratzeko zailtasunak dituzten langabeei zuzenduta.

Programa horiek, beraz, aukera ematen dute prestakuntza jardueraren osagarri diren ekintzak eta proiektuak sartzeko. Horren helburua da bazterketa arriskuan dauden pertsona kalteberei prestakuntza ematea, kualifikazioa izan dezaten eta haien garapen pertsonala eta soziala sustatzeko. Horretarako, prestakuntza eta enplegu programa integratuek, arreta integralaren bidez, bultzatzen dute pertsona horiek parte hartzea laneratzen laguntzen duten lan-esperientzietan.

Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek jotzen dira pertsona kalteberatzat: emakumeak, etorkinak eta 30 urtetik beherakoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokidea amaitu ez badute, eta iraupen luzeko langabeak.

Deialdi honen bidez, gutxienez 1.600 pertsona kaltebera prestatu eta gaitu nahi dira, eta horietatik 400ek laneratzea lortu.

Deialdiak urte anitzeko agertoki bat aurreikusten du (2022rako eta 2023rako), Nafarroako Gobernuak 2022ko urtarrilaren 12an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zuena. Erabaki horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu-konpromiso bat hartzeko, 5.000.000 eurokoa, pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak finantzatzeko.

Oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako dirulaguntzen %100 kofinantzatzen ahal da REACT EB baliabideekin, helburu espezifiko honen bitartez: “OE REACT-EB 2-Laguntzea pertsona kalteberak lan merkatura eta gizarte sistemetara sartzen, gizarteratze neurriak, pobrezia errotik erauztea”, Nafarroako 2014-2020 EGIF eta EGEF programa eragileen barnean, COVIDaren pandemiari Batasunak emandako erantzunaren zati gisa.

Deialdi honek eragin zuzena du neurri honetan: “Premia handiena duten taldeen kualifikazio-mailak hobetzea (gazteak, iraupen luzeko langabeak, LHB gabeko pertsonak, migratzaileak, gizartetik baztertuta gelditzeko egoeran edo arriskuan dauden pertsonak, etab.)”, zeina sartuta baitago 0.E.2.2.4 helburu estrategikoan: “Irismena hobetzea, prestakuntza lurralde guztietara eta talde guztietara zabalduz”, Nafarroako 2021-2024 Enplegurako Planaren barnean.

Horrenbestez, azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, bere 12. artikuluan ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi hau arautuko duten oinarriak onestea, ebazpen honen I. eranskinean jasotakoak, bai eta gainerako eranskin guztiak ere.

2. Dirulaguntza publikoen deialdia onestea 2022an eta 2023an pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak finantzatzeko.

3. 5.000.000 euroko gastua baimentzea, honela banatuta: 2.500.000 euro, 950002 96200 4819 424118 aurrekontu-partidaren kontura (PEP: E-21-000413-04): REACT pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak, EGIF PE 14-20, 2022rako gastu-aurrekontuaren barnean; eta 2.500.000 euro, 950002 96200 4819 424118 aurrekontu-partidaren kontura (PEP: E-21-000413-04): REACT pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak, EGIF PE 14-20, 2023rako gastu-aurrekontuaren barnean, baldin eta bi kasuetan kreditu erabilgarririk badago.

4. 500.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez, 2022ko ekitaldian edo 2023koan, baina, hori gauzatu ahal izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epe berri bat hastea ere. Hori guztia Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 24/2016 Foru Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria aplikatuz, zehazki, 3.a) 2. kasua, erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua handitzeagatik kreditua sortu, handitu edo gehitu delako.

5. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

I. ERANSKINA

1.–Xedea.

Oinarri hauen helburua da arautzea nola emanen diren dirulaguntzak Nafarroako Foru Komunitatean, 2022an eta 2023an, langabeentzako prestakuntza finantzatzeko; pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak eginez gauzatuko da prozedura hori.

2.–Erakunde onuradunak.

2.1. Prestakuntza erakunde publikoak edo pribatuak izaten ahalko dira oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun, titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe integratuak barne, baldin eta akreditaturik edo kasuan kasuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribaturik badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak aurrez aurre irakasteko; horrez gain, diruz lagundutako ekintza zabaltzeko jarduerak egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala inskribatutako eta/edo akreditatutako instalazioak eduki beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateak emateko.

Nafarroan akreditatutako edo inskribatutako lokalak edo instalazioak izan arren, prestakuntza beste toki batzuetan eman nahi duten erakundeek zehaztu beharko dute, dibulgazio jarduerak egin baino lehen, zer instalazio edo lokaletan emanen duten prestakuntza, eta horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkeztu. Betiere, eskatutako prestakuntza espezialitateetarako akreditaturik edo inskribaturik egon beharko dute lokal edo instalazio horiek deialdia argitaratzen den egunean.

2.2. Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutako inguruabarren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

3.–Dirulaguntzaren xedeko jarduketak.

3.1. Pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak gizarteratze aktiboko programak dira, non erabiltzen baita ikasleen, gizarte-ingurunearen eta lurraldearen beharretara egokitutako konpromiso eta ibilbide pertsonalizatuen metodologia bat, gizarteratze- eta laneratze-prozesu pertsonala bermatzeko.

Haietan, enplegagarritasun-ibilbide bat egiten da, oinarri hartuta ingurunearen diagnostikoa eta parte har dezaketen pertsonen azterketa. Ibilbide hori honako jarduera hauek osatuko dute: akonpainamendua, prestakuntza, lanekoak ez diren praktikak enpresetan eta laneratzea.

3.2. Deialdi honetako II. eranskinean (2022ko programak) eta III. eranskinean (2023ko programak) jasotako prestakuntza eta enplegu programa integratuak lagunduko dira diruz.

Bi eranskinetan, gainera, aurreikusten da sei prestakuntza eta enplegu programa egitea, erakunde onuradunen aukeran, banaketa honen arabera:

–Agoizko, Altsasuko eta Doneztebeko eskualdea: programa 1.

–Lizarrako, Lodosako eta Tafallako eskualdea: programa 1.

–Tuterako eskualdea: 2 programa.

–Iruña eta Iruñerria: 2 programa.

3.3. Prestakuntza eta enplegu programa integratuek etapa hauek dituzte:

a) Ekoizpen-ingurunearen diagnostikoa, erakunde onuradunek proposatzen badute programa.

Erakunde onuradunek proposatzen badituzte prestakuntza eta enplegu programak, ekoizpen-ingurunearen diagnostikoa eginen dute, lurraldeari eta enpresa-eskariei eta tokiko aukerei egokituta, eta hori izanen da programaren prestakuntza teknikoa definitzeko oinarria.

b) Prestakuntza teknikoa.

Prestakuntza teknikoa deialdi honen II. eta III. eranskinetan jasotako prestakuntza-ibilbideek osatuko dute.

Erakunde onuradunek proposatzen badituzte prestakuntza eta enplegu programak, prestakuntza teknikoak honako ezaugarri hauek dituen prestakuntza-ibilbide bat izanen du:

1.–Bermatuko du beharrezko gaitasun profesionalak eskuratuko direla lanbide bat edo profil profesional bat bete dadin erakundeak ekoizpen- eta lurralde-inguruneaz egindako diagnostikoari erantzunez, enpresen eskariak tokiko aukerekin uztartuta.

2.–Erreferentetzat izanen dute irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoa, eta horien iraupena, edukiak eta emateko baldintzak bertan ezarritakoak izanen dira.

3.–Prestakuntza-ibilbideak konbinatzen ahalko ditu 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiri oso bat lortzeko den prestakuntza-espezialitate bat eta profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko ez diren beste prestakuntza-espezialitate batzuk, edo azken horiekin soilik era daiteke.

4.–Programa horien diseinuan, gutxienez, honako hauek jaso beharko dira: hartzaileak, eman beharreko prestakuntza, jarduteko lurraldea, enpresa laguntzaileak eta laneratzearen helburuak.

5.–Prestakuntza tekniko horrengatik eman beharreko dirulaguntza zehazteko, 4. oinarrian adierazitako modulu ekonomiko espezifikoa aplikatuko da, parte-hartzaile eta prestakuntza-ordu bakoitzeko, eta gehienez ere 200 ordu finantzatzen ahalko dira parte-hartzaile bakoitzeko.

6.–Dirulaguntza eman eta gehienez ere hiru hilabeteko epean bidali beharko dituzte erakunde onuradunek diagnostikoa eta prestakuntza teknikorako proposamena. Epe horretan aurkezten ez bada, erakundeak proposatutako prestakuntza eta enplegu programari dagokion dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da.

c) Eraldaketa digitaleko eta garapen jasangarriko prestakuntza.

Prestakuntza jarduerak dira, teknologia digital berriak lan-ingurunean txertatzeari eta haien eraginari buruzkoak (zerbitzu berriak sortzea, profil profesionalak aldatzea edo sortzea, lan-prozesuak aldatzea, komunikazio-bide berriak, etab.), bai eta garapen jasangarriari buruzkoak ere (garapen horri esker, egungo beharrak ase daitezke, etorkizuneko belaunaldien gaitasuna arriskuan jarri gabe, eta hazkunde ekonomikoaren, ingurumenaren zaintzaren eta gizarte-ongizatearen arteko oreka bermatuz).

Prestakuntza horrek zerikusia izan beharko du prestakuntza teknikoan ematen diren prestakuntza-espezialitateekin. Horretarako, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak horretarako prestatutako erreferentzia-materialak erabiliko dira.

Prestakuntza horretan gehienez finantza daitekeena zehazteko, kontuan hartuko da prestakuntza teknikoaren iraupena:

–100 ordutik beherakoa bada: 5 ordu.

–100 ordukoa edo hortik gorakoa bada: 10 ordu.

d) Zeharkako gaitasunak garatzea.

Pertsonak lanpostuan duen jokabide orokorraren ezaugarriei edo trebetasunei buruzko gaitasunak dira, oinarrizkoak direnak pertsona kalteberen kasuan.

Zeharkako gaitasuntzat hartzen dira: hizkuntza-komunikazioa, matematika gaitasuna, zientzia eta teknologiako oinarrizko gaitasunak, gaitasun sozial eta zibikoak, espiritu ekintzailea, kontzientzia eta adierazpen kulturalak, lidergoa, influentzia, negoziazioa, erabakiak hartzea eta jarrera, autoezagutza eta autokonfiantza, aldaketara egokitzea, ekimena, automotibazioa, ikasten ikastea, sormena, komunikazioa, talde-lana eta arazoen konponketa.

Parte-hartzaileak diagnostiko edo ibilbide bat baldin badu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Orientazio Sareko Orientasare aplikazioan erregistratuta, hori jarduketaren abiapuntu gisa erabili beharko da.

Ikaskuntza horiei ekiteko, erakunde onuradunek jarduketa hauek egin beharko dituzte:

1.–Pertsona bakoitzaren zeharkako gaitasunen hasierako ebaluazioa, baldin eta gaitasun horiek ez badaude erregistratuta Orientasare aplikazioan.

2.–Hautemandako gaitasun-beharrak aztertzea eta horiek eskuratzeko beharrezkoak diren jarduketak identifikatzea.

3.–Parte-hartzaileek gaitasunak ikasteko beharrezkoak diren jarduketak gauzatzea: mintegiak, lantegiak, banakako edo taldeko saioak, edo gaitasun horiek lortzea ahalbidetzen duen beste edozein.

4.–Eskuratutako zeharkako gaitasunen azken ebaluazioa.

Prestakuntza horretan gehienez finantza daitekeena zehazteko, kontuan hartuko da prestakuntza teknikoaren iraupena:

–100 ordutik beherakoa bada: 240 ordu talde bakoitzeko.

–100 ordukoa edo hortik gorakoa eta 200 ordukoa edo hortik beherakoa bada: 480 ordu talde bakoitzeko.

–200 ordutik gorakoa bada: 600 ordu talde bakoitzeko.

Kalkulu horiek 15 laguneko taldeak kontuan izanik egin dira. Prestakuntza pertsona gutxiagok hasiko balute, orduak proportzionalki murriztuko lirateke.

e) Lanekoak ez diren praktikak eta gizarteratzea (bitartekotza).

Erakunde onuradunek lanekoak ez diren praktikak kudeatuko dituzte, eskuratutako gaitasun profesionalak ikasteko eta garatzeko, baita ikasleak gizarteratzeko ere.

Programetan bermatu beharko da prestakuntza teknikoa ebaluazio positiboarekin gainditu duten pertsonek lanekoak ez diren praktika profesionalak egiten dituztela, prestakuntza eta enplegu programako II. edo III. eranskinetan esleitutako lanbide arloarekin lotutako lanetan.

Lanekoak ez diren praktikak 7. oinarrian adierazitakoaren arabera beteko dira.

Programek bete beharko dute prestakuntza amaitzen duten langabeen %25 gutxienez kontratatzen direla kasuan kasuko prestakuntza eta enplegu programako II. edo III. eranskinetan esleitutako lanbide arloarekin lotutako lanetan, goragoko zenbaki osora biribilduta.

Erakundeek kontratazio konpromiso gehigarri bat hartzen ahalko dute, eta hori baloratuko da dirulaguntza emateko prozeduran, 10. oinarrian ezarritako moduan.

Bitartekotza-lan horietarako, 2 orduko arduraldia aurreikusten da parte-hartzaile bakoitzeko.

f) Akonpainamendua.

Akonpainamendua prozesu oso, jarraitu eta pertsonalizatua da jarraipena eta tutoretza egiteko, helburu duena enplegu-ibilbide pertsonalizatuan pertsonen partaidetza indartu eta bultzatzea eta haien gizarteratzea erraztea.

Akonpainamenduan, honako hau eginen da:

1.–Aurrerapen eta partaidetzarako banakako saioak parte-hartzaile bakoitzarekin. Erritmorik gal ez dadin prestakuntza eta enplegu programan ikasteko eta parte hartzeko orduan, prestakuntza ematen duten irakasleekin koordinatuta zehaztu beharko dira programaren iraupena eta edukiak.

2.–Lanekoak ez diren praktiken banakako jarraipena egitea, enpresak izendatutako tutorearekin lankidetzan.

3.–Akonpainamendua egitea gizarteratze-prozesuetan.

Gehienez ere 5 orduko arduraldia aurreikusten da parte-hartzaile eta hilabete bakoitzeko.

g) Ebaluazioa.

Prestakuntza eta enplegu programa amaitzean, pertsona bakoitzaren banakako ebaluazioa eginen da, eta egindako etapak, lortutako hobekuntzak eta emaitzak eta etorkizuneko jarduera-proposamenak baloratuko dira txosten batean. Txosten hori parte-hartzaile bakoitzari helaraziko zaio.

3.4. 2022rako programatutako prestakuntza eta enplegu programak egiten ahalko dira emakidaren egunetik 2022ko abenduaren 31ra bitarte.

2023rako programatutako prestakuntza eta enplegu programak egiten ahalko dira 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitarte.

Prestakuntza eta enplegu programa bakoitzak bost hilabete eta erdi iraun dezake gehienez. Epe horretatik kanpo daude lanekoak ez diren praktikak.

3.5. Prestakuntza eta enplegu programak modalitate presentzialean eginen dira.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimentzen ahalko du, osasun publikoko salbuespenezko arrazoiengatik, jarduera egiteko modalitatea aldatzea, modalitate presentzialean egin beharrean ikasgela birtualeko modalitate presentzialean edo modalitate mistoan egin dadin, hau da, ikasleetako batzuek modu presentzialean egitea prestakuntza jarduera eta beste batzuek gela birtualaren bidez.

3.6. Irakasleek irakasleen fitxategiko aplikazioan inskribatuta egon beharko dute. Hala ez bada, inskribatzea eskatu beharko dute helbide honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Inscribirse-en-el-fichero-de-docentes-de-formacion-para-el-empleo

Horretaz gain, irakasleek profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak ematen dituztenean, akreditatuta egon behar dute prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arloetako aginduak betetzeko, jasota daudenak profesionaltasunaren ziurtagiri bakoitzaren IV. atalean, eta, orobat, frogatu behar dute irakasteko eskatutako gaitasuna dutela, profesionaltasunaren ziurtagiri horri buruzko errege dekretuaren xedapen orokorren 6. oinarriko 3. puntuan adierazia, kontuan izanik martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak egin dituen aldaketak. Profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko ekintzetan irakasten ez badu, ez da beharrezkoa akreditatzea.

3.7. Irakaslea akreditaturik egon ezean, prestakuntza erakundeak arduratu beharko du berrikuspena eskatu eta dokumentazioa aurkezteaz, Enplegu Atariko Zentro Laguntzaileen orrian dagoen prozedura betez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Acreditacion-de-docentes-de-formacion-para-el-empleo

Prestakuntza ekintza hasi baino 15 egun natural lehenago bederen egin behar da tramite hori.

3.8. Erakundeak pertsona bat izendatuko du akonpainamenduko teknikari, akonpainamendu jarduketak egiteko eta 3.3 oinarrian adierazitako zeharkako gaitasunak garatzeko (gaitasun sozial eta zibikoak, espiritu ekintzailea, kontzientzia eta adierazpen kulturalak, lidergoa, influentzia, negoziazioa, erabakiak hartzea eta jarrera, autoezagutza eta autokonfiantza, aldaketara egokitzea, ekimena, automotibazioa, ikasten ikastea, sormena, komunikazioa, talde-lana eta arazoak konpontzea). Pertsona horrek unibertsitate-titulu hauetako bat izan beharko du: psikologiakoa, psikopedagogiakoa, pedagogiakoa, gizarte-lanekoa edo antzekoa.

Ez da beharrezkoa izanen irakasleen fitxategia aplikazioan inskribatzea.

3.9. Orientasare aplikazioan grabatu beharko dira erakundeak prestakuntza eta enplegu programaren esparruan egiten dituen jarduketak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio-zerbitzuek horretarako emandako jarraibideak betez, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, programa integratua amaitzen denetik hasita.

3.10. Profesionaltasun ziurtagiriak eskuratzera bideratutako prestakuntza egiaztatzeko, honako hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikulua eta Profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua.

4.–Dirulaguntzen zenbatekoa.

4.1. Deialdi honen II. eta III. eranskinetan zerrendatutako prestakuntza eta enplegu programen loteak lagunduko dira diruz. Bi eranskinetako erreserbako loteak besteekin batera esleituko dira, baina, horiek eman eta gauzatzeko, aurrekontu erabilgarria izan behar da.

4.2. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izanen du inolaz ere gainditu deialdi honen II. eta III. eranskinetan adierazitako kostua.

Zenbatekoa zehazteko, ondotik kontzeptuen arabera aipatzen diren zenbatekoak aplikatuko dira:

KONTZEPTUA

MODULUA - GEHIENEZ ORDUKO

(eurotan)

GEHIENEKO ORDU KOPURUA

PRESTAKUNTZA TEKNIKOA:

–III. eta IV. eranskinetan jasotakoa

8,58 (*)

III. eta IV. eranskinetan zehaztutakoak

–Erakundeak proposatuta

200 ordu parte-hartzaile bakoitzeko

ERALDAKETA DIGITALEKO ETA GARAPEN JASANGARRIKO PRESTAKUNTZA

5 edo 10 ordu parte-hartzaile bakoitzeko

ZEHARKAKO GAITASUNAK GARATZEA

21,04 (**)

240 edo 480 edo 600 ordu talde bakoitzeko

LANEKOAK EZ DIREN PRAKTIKAK ETA GIZARTERATZEA (bitartekotza)

2 ordu parte-hartzaile bakoitzeko

AKONPAINAMENDUA

5 ordu parte-hartzaile eta hil bakoitzeko

(*) Batzordearen 2018ko maiatzaren 28ko 2018/1127 (EB) Erregelamendu Delegatuak onetsitako baremo estandarra.

(**) Batzordearen 2020ko abenduaren 10eko 2021/702 (EB) Erregelamendu Delegatuak onetsitako baremo estandarra.

5.–Prestakuntza eta enplegu programa integratuetako parte-hartzaileak.

5.1. Honakoak izan daitezke deialdi honetan arautzen den programa arautuen hartzaileak:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokidea amaitu ez duten 16-29 urteko gazteak.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokidea amaitu ez duten emakumeak.

c) Iraupen luzeko langabeak: halakotzat hartuko dira prestakuntza programa hasi aurreko 540 egunetan gutxienez 360 egunez langabezian egon eta enplegu-zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon direnak.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokidea amaitu ez duten etorkinak.

5.2. Parte-hartzaileek, langabeak edo landunak izan, programa integratuak iraun bitartean enplegu-zerbitzu publikoetan izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa edo enplegua hobetzeko.

Nolanahi ere, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 5.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, ez da beharrezkoa izanen enplegu-eskatzaile gisa inskribaturik egotea baldin araudi berariazkoak hala aurreikusten badu, eta, zehazki, Gazteen Bermearen Sistema Nazionalean inskribaturik daudenen kasuan, urriaren 15eko 18/2014 Legean aurreikusitakoaren arabera (lege hori hazkundeari, lehiakortasunari eta efizientziari buruzko presako neurriak onesteari buruzkoa da).

Landunak programa integratuan hasten diren partaide guztien %30 izanen dira gehienez.

Hautagaiek programaren hasieran zer lan egoera duten, horren arabera joko dira landuntzat ala langabetzat.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek ezin dute programa hauetan parte hartu.

5.3. Prestakuntza eta enplegu programetan parte hartzen duten pertsonek egina izan beharko dute edo egin beharko dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatzen duen “Zeharkako gaitasun digitalak” ikastaroa. Ikasleek ikastaro hori egin behar badute, erakunde onuradunak bideratuko ditu inskripzioak, horretarako jasotako jarraibideak betez. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena eman dezake banaka ikastaroa ez egiteko, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.

5.4. Deialdi honen ondorioetarako, programa integratuaren hasiera-data izanen da diruz lagundu daitekeen lehen jarduketaren hasiera-data, eta programa integratuaren amaiera-data, berriz, diruz lagundu daitekeen azken jarduketaren amaiera-data.

5.5. Prestakuntza eta enplegu programak 15 pertsonako taldeei zuzenduta daude. Erakunde onuradunek parte-hartzaileen kopurua handitu dezakete, 20raino, horretarako akreditaturik badaude. 15. ikaspostutik gora dauden pertsonak ez dira kontuan hartuko likidazioa egiteko, baina egiaztagiria jaso dezakete. Asegurua izan beharko dute, 13.1.e) oinarrian ezarritako moduan.

5.6. Parte hartzeko eskaerak erakunde onuradunek gordeko dituzte, eta organo eskudunen eskura egonen dira, ebaluazio, jarraipen eta kontrol lanak egiteko.

5.7. Erakunde onuradunak hautatuko ditu parte-hartzaileak, kontuan hartuta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak identifikatzen dituen beharrak. Horrez gain, bermatu beharko du parte-hartzaileek betetzen dituztela parte hartzeko baldintzak, eta prestakuntza ekintza egiteko oinarrizko gaitasunen jabe direla.

Enpleguren Atariko “Prestakuntza” atalean eginen da inskripzioa (https://formacion.navarra.es/eu/).

5.8. Parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeren kopuruak gainditzen duenean ezarritako ikaspostu kopurua, erakunde onuradunak hautaketa eginen du, honako irizpide eta lehentasun-ordenaren arabera:

a) Honako hauek lehentasunezkotzat jotakoak: Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio-zerbitzuek, orientazio-zerbitzuak emateko erakunde laguntzaileek edo oinarrizko gizarte-zerbitzuek.

b) Langabeek lehentasuna izanen dute landunen aldean.

c) Errenta bermatuaren hartzaileak.

d) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

Erakundeak hautaketa osatzen ahalko du elkarrizketak, mailaketa probak, hizkuntzen ezagutzakoak eta bestelakoak eginez, taldeko kideen artean antzeko maila dagoela ziurtatzeko beharrezkotzat jotzen dituenak.

Hautaketa egin ondoren, prestakuntza erakundeak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari emanen dio emaitzen berri IRIS aplikazioaren bidez, eta, bereziki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko orientazio-zerbitzuek edo erakunde laguntzaileek bidalitako pertsonen hautaketaren emaitzaren berri, adieraziz nor onartu den eta nor ez, eta, kasu horretan, parte ez hartzeko edo ez hautatzeko arrazoia emanez.

5.9. Aurreko baldintzak bete arren, prestakuntza ekintzan programatutako moduluren bat egiaztaturik dutenek ez dute lehentasunik izanen. Hautaketa irizpideak aplikatuta, pertsona horiek onartu behar badira, ez dute bertaratu beharko egiaztaturik dituzten moduluetara. Zentroek egoera hori jakinarazi beharko diote Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari. Ondorio guztietarako, bertaratu izan balira bezala izanen da, salbu eta prestakuntza ekintzaren likidazioari dagokionez; izan ere, erakunde onuradunak akreditatu gabeko moduluengatik bakarrik kobratuko du.

5.10. Ikasleek prestakuntza eta enplegu programara joan beharko dute, eta programa aprobetxatu. Horietan parte hartzeak dakartzan betebeharren berri emanen die parte-hartzaileei erakunde onuradunak. Honako hauek kanporatzeko arrazoiak dira:

a) Hilabetean justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egitea.

b) Prestakuntza eta enplegu programa ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza eta enplegu programa normaltasunez egitea trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekin, ikaskideekin edo prestakuntza eta enplegu programa ematen duen erakunde edo zentroko langileekin.

e) Behar bezala ez erabiltzea prestakuntza eta enplegu programa ematen duen erakunde edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak.

f) Prestakuntza eta enplegu programa ematen duen zentro edo erakundeko funtzionamendu araudian jasotzen den beste edozein.

5.11. Prestakuntza eta enplegu programa bidezko arrazoirik gabe uzten duten ikasleek ezin izanen dute izena eman ez eta parte hartu ere Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako beste prestakuntza batean harik eta 3 hilabete pasatzen diren arte aurreko prestakuntza uzten denetik. Kanporatutako ikasleen kasuan, epe hori 12 hilabetekoa izanen da, ikaslea kanporatzen denetik zenbatzen hasita.

5.12. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako jarduera bat kautelaz eteten ahal du, prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten gorabeherak atzematen direnean.

6.–Bekak eta laguntzak.

6.1. Prestakuntza eta enplegu programetako prestakuntza teknikoan parte hartzen duten langabeak martxoaren 28ko TME/368/2019 Aginduaren IV. kapituluan ezarritako beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira, baldin arau horretan eta oinarri honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

Langabetzat joko da programa integratuaren hasieran langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dagoena enplegu zerbitzu publikoetan. Bestela, ez da beka edo laguntzarik jasotzeko eskubiderik izanen. Era berean, beka eta/edo laguntza jasotzeko eskubidea eten eginen da baldin eta langabea lanean hasten bada.

Bekak eta laguntzak zuzeneko kontzesioko araubidearen arabera emanen dira, irailaren 9ko 30/2015 Legearen 6.5.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Erakunde onuradunak langabeei informazioa emanen die eskuratzen ahal dituzten laguntzei eta bekei buruz eta horiek eskuratzeko eskatzen diren betebeharrei buruz, bai eta bekak eta laguntzak eskatzeko ereduei buruz ere. Nafarroako Atarian egonen dira eskuragarri (www.nafarroa.eus), tramiteen atalean dagoen deialdiaren fitxan, bekei eta laguntzei buruzko informazioa, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskabide ereduak.

Langabeek programa integrala bukatu aurretik eskatu beharko dute laguntza edo beka, eta eskatutako dokumentazioa ere orduan aurkeztu beharko dute.

Erakunde onuradunak ikasleen eskaerak eta frogagiriak bidaliko ditu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura 10 eguneko epean, prestakuntza teknikoa bukatu eta biharamunetik hasita, honako hauekin batera: ikasleak prestakuntzara bertaratu direla frogatzeko agiriak eta eskatutako laguntzari edo bekari buruzko dokumentazioa.

Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza teknikoaren kasuan, erakundeak tarteko bidalketa bat egiten ahalko du, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako bekari edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, hots, epe horri dagokionarekin.

6.2. Bekak eta laguntzak:

a) Desgaitasuna duten pertsonentzako beka.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko erakundeak egiaztaturik. Bekaren zenbatekoa 9 eurokoa izanen da prestakuntza teknikora bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean parte hartzen badu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan, enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren barnean, haietako batengatik kobratuko du beka hau.

b) Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako beka.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei dagokien beka da, eta honako hauen bidez egiaztatuko da: administrazio eskuduneko edo harrera zentroko gizarte-zerbitzuen ziurtagiria, ebazpen judiziala, babes agindua edo fiskaltzaren txostena. Bekaren zenbatekoa 10 eurokoa izanen da prestakuntza teknikora bertaratutako egun bakoitzeko. Pertsona batek egun berean parte hartzen badu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako bi prestakuntza ekintzatan edo gehiagotan, haietako batengatik bakarrik kobratuko du beka hau.

c) Garraiorako laguntza.

Prestakuntza teknikora joaten diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza jasotzeko. Ikasleek izena emana duten enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, nahiz eta jakinarazpenetarako emandako helbidea beste bat izan. Kontuan hartzen ahalko da zein helbidetan bizi den benetan, baldin eta helbide hori ez badator bat aipatu datu-basearekin eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiazta badezake.

Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, prestakuntza teknikora joaten diren egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.

Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, prestakuntza teknikora joaten diren egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen lukete. Hiriarteko joan-etorrietan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Langabearen helbidetik zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izaten ahalko da. Gorabehera hori laguntzaren ordainketarako eskumena duen organoak aztertu beharko du. Garraiorako norberaren ibilgailua erabiliz gero, laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, muga honekin: 15 euro prestakuntza teknikora joaten diren egun bakoitzeko.

d) Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez egiten den prestakuntza teknikoan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada prestakuntza horren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa), eta bizilekua ekintza ematen den herritik 20 km-ra baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.

e) Ostaturako eta mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta, joan-etorriak prestakuntza teknikoaren klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ekintza ematen den herritik 90 km-ra baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak aitortu beharko du. Gehienez ere 60 euro hartzen ahalko da egunean kontzeptu honengatik. Gainera, langabeak hasierako eta bukaerako joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du, gehienez ere 30 euro, biak baturik.

Ostaturako, mantenurako eta, kasua bada, garraiorako gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, fakturaren bidez, txartelaren bidez edo froga-balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.

f) Kontziliaziorako laguntza.

12 urtetik beherako seme-alabak edo mendekotasuna duen 2. gradurainoko ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, horiekin bizi badira, eta prestakuntza ekintza hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

–Lan eskaintza egoki bati ere uko egin ez izana.

–Lan igoera, prestakuntza edo moldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-subsidioa edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.

Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren (OAEAP) %75etik gorako errentarik ez izatea. Baldintza hori betetzat joko da, baldin eta familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien errenten batura, kideen kopuruarekin zaituta, ez bada Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (OAEAP) %75 baino handiagoa.

Kontziliaziorako laguntzaren zenbatekoa eguneko OAEAParen %75ekoa izanen da, ikaslea prestakuntza teknikora bertaratzen den egun bakoitzeko.

6.3. Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da prestakuntza tekniko bakoitzean hilean hirutan baino gehiagotan huts eginez gero justifikaziorik gabe. Nolanahi ere, ez da eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertzen ez den egunei dagozkien garraio eta mantenurako laguntzak jasotzeko, ezta justifikatu gabeko hutsegiteei dagozkien bekak eta kontziliaziorako laguntzak jasotzeko ere.

Prestakuntza ekintzak ikasgela birtual bidezko modalitate presentzialean direnean, garraiorako, mantenurako eta ostaturako laguntzak soilik jasoko dira langabeek aurrez aurreko prestakuntza ekintzetara agertu behar dutenean.

7.–Lanekoak ez diren praktikak.

7.1. Deialdi honetako prestakuntza programetan parte hartzen dutenek lanekoak ez diren praktika profesionalak egin beharko dituzte. Praktika horiek martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 19. artikuluan araututako baldintzetan egin beharko dira.

Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak horretarako baimena ematen badu aldez aurretik. Praktika horietan parte hartzen dutenek asegurua izan beharko dute, prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen baldintza berberetan.

Erakunde onuradunak erraztasunak eman beharko ditu lanekoak ez diren praktika profesionalak egiteko. Prestakuntza ekintzaren likidazioan 500 euroko zigorra aplikatuko da hura egiteko aukera eman ez zaion pertsona bakoitzeko.

7.2. Lanekoak ez diren praktikak egiten dituzten langabeek 6. oinarrian aurreikusten diren bekak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte. Pertsona langabea den erabakitzeko, kontuan hartuko da lanekoak ez diren praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dagoen.

7.3. Prestakuntza eta enplegu programa profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzearekin lotuta dagoenean, lanekoak ez diren praktika profesionalak egiten ahalko dira profesionaltasun-ziurtagiri hori lortzeko den prestakuntza egiten den bitartean edo hura amaitutakoan. Programa eta praktikak batera egin ahal izateko, praktikak hasi behar dira profesionaltasun ziurtagirirako azken prestakuntza modulua egin bitartean edo moduluen guztizko iraupenaren %75 baino gehiago egindakoan, eta, betiere, ebaluazio positiboarekin gainditua izan behar da praktikak hasten diren egunera arte ziurtagirirako ebaluatutako prestakuntza guztia.

Lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua hasten bada profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza amaitu ondoren, profesionaltasun-ziurtagirian aurreikusitako prestakuntza-modulu guztiak ebaluazio positiboarekin gainditu dituzten pertsonek soilik egiten ahalko dute, eta ez dira 4 hilabete baino gehiago igaro beharko programa integratua amaitu zenetik hura hasi bitartean. Behar bezala justifikatutako arrazoiengatik eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baimena izanda, epe hori luzatzen ahalko da.

Profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak, lantokietako prestakuntza praktikoko modulua barne, ziurtagiri horiek arautzen dituen legediari jarraikiz eginen dira.

7.4. Ikasle batek ebaluazio positiboarekin gainditzen ez baditu profesionaltasun-ziurtagirian aurreikusitako prestakuntza-modulu guztiak, lanekoak ez diren praktikak egin daitezke prestakuntza teknikoa egiten den bitartean edo hura amaitu ondoren. Aldi berean egin ahal izateko, prestakuntza teknikoa ematen den bitartean hasi beharko dira, baldin eta ebaluazio positiboarekin gainditu bada praktikak hasi arte ebaluatutako prestakuntza teknikoaren %75 gutxienez.

Prestakuntza teknikoa amaitu ondoren hasten badira lanekoak ez diren praktikak, gutxienez prestakuntza horren %75 ebaluazio positiboarekin gainditu duten pertsonek soilik egiten ahalko dute. Azken kasu horretan, ez dira 6 hilabetetik gora iraganen programa integratuaren bukaeraren eta praktiken hasieraren artean.

Praktiken iraupenari dagokionez, prestakuntza teknikoaren iraupenaren %20tik %100era bitartekoa izanen da, eta ezin da 40 ordutik beherakoa izan.

7.5. Prestakuntza eta enplegu programak loturarik ez badu profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzearekin, lanekoak ez diren praktikek 7.4 oinarrian ezarritakoa beteko dute.

7.6. Ikasle batek derrigorrezkoak ez diren lanetik kanpoko praktikak egin nahi baditu, profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko lantokiko prestakuntza praktikoaren moduluaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduren bidez baimentzen ahalko dira, eta 7.4 oinarrian ezarritakoa bete beharko dute.

Erakunde onuraduna ez dago behartuta lanekoak ez diren azken praktika profesional horiek egin daitezen erraztera.

8.–Eskabideak, dokumentazioa eta haiek aurkezteko epea.

8.1. Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), “Tramiteak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz. Horretarako, fitxan eskuragarri dagoen eredu normalizatua erabiliko da.

8.2. Erakunde eskatzaileek eskaera bakarra aurkeztu beharko dute 2022rako, eta eskaera bakarra 2023rako. Bi eskabideak independenteak izanen dira. Erakunde batek eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu urte bererako, azkena aurkeztutakoa bakarrik hartuko da kontuan.

8.3. Eskatutako prestakuntza eta enplegu programen loteak oinarri hauen II. eta III. eranskinetan jasotakoak izanen dira, eta ezetsi eginen dira baldintza hori betetzen ez dutenak.

8.4. Erakunde eskatzaileak honako erantzukizunpeko adierazpen hauek egin beharko ditu eskabidea sinatzean:

a) Adierazpena, dioena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aipatutako egoera bakar batean ere ez dagoela, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

b) Adierazpena, dioena badituela behar adina instalazio eta giza baliabide Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren prestakuntza espezialitateen katalogoko edozein espezialitate irakasteko, profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratuta ez daudenean.

c) Helburu bererako eskatu edo emandako dirulaguntzen adierazpena.

d) Europar Batasunaren betebeharrak, 13.1 oinarriaren l), m) eta n) apartatuetan zehaztutakoak, ezagutzen direla jakinarazten duen adierazpena.

e) Adierazpena, eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan ageri diren informazioa eta datu guztiak egiazkoak direla dioena, eta eskatutako agiriak aurkeztu direla dioena.

Eskabidea sinatzean hartuko dute indarra adierazpen horiek.

8.5. Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskabidea sinatzen duten pertsonak edo pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

b) Erakundeak eskatutako prestakuntza eta enplegu programa guztien laburpen-memoria-aurrekontua, Nafarroako Atariaren deialdiaren fitxan eskura dagoen eredu normalizatuaren arabera.

c) Erakunde batek prestakuntza eman nahi badu inskribatutako edo kreditutako instalazioak ez diren beste batzuetan, horiek erabiltzeko akordioa edo kontratua aurkezten ahalko dute.

d) 10.2 oinarriko berdintasunaren irizpidea frogatzea, hala badagokio.

e) Aurreko guztiaz gain, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Beste edozein administraziori lehendik aurkeztutako agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du zer unetan eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak elektronikoki lortu beharko ditu bere sare korporatiboen bidez edo kontsulta eginez datu-bitartekotzarako plataformetan edo horretarako gaitutako beste sistema elektroniko batzuen bitartez.

8.6. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

9.–Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

9.1. Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztuta, horrek deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei errekerimendua eginen zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

9.2. Ez dira tramitera onartuko deialdi honetan ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan, ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

10.–Balorazio irizpideak.

10.1. Balorazio irizpideak aplikatzeko, 2020ko ekitaldiko datu kontsolidatuak hartuko dira kontuan.

10.2. Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A) Erakunde eskatzaileak prestakuntza eta enplegu programak garatzeko duen gaitasun egiaztatua: 45 puntu gehienez, honela banakatuta:

A.1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren inkestetan lortutako puntuazioa.

Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Baloratuko da zer puntuazio lortu duen erakunde eskatzaileak 2020an amaitutako prestakuntza ekintzetan parte hartu duten pertsonei egindako inkestetan (ekintza horiek deialdi honi dagozkio: lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak 2019an eta 2020an egiteko dirulaguntzen deialdian, zeina Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onetsi baitzuen).

Inkesta horietan 3tik 4ra doan puntuazioa hartuko da kontuan. Ezarritako tartearen gutxieneko balioari (3) ez zaio punturik emanen, eta gehieneko balioari (4), berriz, 15 puntu. Hainbanaketa proportzionala eginen da 3tik 4ra doan tarte horretan.

Erakunde bat ez bazen eskatutako espezialitateari dagokion lanbide arloan 2020an ematen zen ezein prestakuntza-espezialitateren onuradun, urte horretan kontzeptu horrengatik lortutako batez besteko puntuazioa emanen zaio.

A.2. Kaudimen finantzarioa.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: erakunde eskatzaileak prestakuntzaren arloan edozein administrazio publikotatik lortu dituen dirulaguntzen bolumena zati erakundearen negozio bolumen osoa (bi kasuetan 2020ko ekitaldia hartuko da aintzat). Portzentajea %50 eta %10 bitartean dagoenean, 1-10 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

Erakunde baten 2020ko ekitaldiko negozio bolumena 0 bada, ez zaio punturik emanen.

A.3. Laneratze indizea.

Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Ikasleak bakarrik baloratuko dira baldin eta prestakuntza ekintzaren iraupenaren %75ean parte hartu badute prestakuntza zentro edo erakundean 2020ko urtarrilaren 1aren eta 2021eko ekainaren 30aren artean amaitutako prestakuntza ekintzetan (ekintza horiek deialdi honi dagozkio: lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak 2019an eta 2020an egiteko dirulaguntzen deialdian, zeina Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onetsi baitzuen).

Kalkulua honela eginen da: pertsona landunen portzentajea %10 eta %60 bitartean dagoenean, 2-15 tarteari dagokion puntuazioa emanen da modu proportzionalean.

Aurrekoaren ondorioetarako, laneratze garbitzat jotzen da kontratazio edo autoenplegu bidezko laneratzea eta bazkide-langile gisa sartzea kooperatiba batean, lan sozietate batean edo ekonomia sozialaren sektoreko beste forma juridiko batean, prestakuntza erakundeak emandako prestakuntza espezialitatearen lanbide arloarekin lotutako lanetan, prestakuntza ekintza hasten denetik amaitu eta hurrengo 6 hilabetera arte. Kontratua egiten bada, gutxienez hilabete batekoa izan behar da.

Prestakuntza espezialitatea prestakuntza osagarriko lan-arlokoa bada, laneratze garbitzat joko da edozein lanbidetan egindako laneratzea, betiere gainerako baldintzak beteta.

Ez dira baloratuko erakundeak aurkezturiko laburpen-memoria-aurrekontuan behar bezala jasota ez dauden pertsonen laneratzeak.

Erakunde bat ez bazen 2020an emateko ezein prestakuntza ekintzaren onuradun (ekintza horiek deialdi honi dagozkio: lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak 2019an eta 2020an egiteko dirulaguntzen deialdian, zeina Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onetsi baitzuen), kontzeptu horrengatik eskaera guztietan lortzen duten batez besteko puntuazioa emanen zaie.

A.4. Berdintasuna.

Irizpide honetan 5 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: 5 puntu emanen dira, baldin eta eskaera aurkezteko egunean, erakunde eskatzaileak egiaztatzen badu baduela berdintasun plan bat indarrean, Nafarroako Gobernuaren Hitzarmen Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan erregistratuta, edo baduela txosten bat, dioena gauzatu dituela genero-berdintasunaren arloko hiru neurri gutxienez, honako arlo hauetakoren batean: 1. Hautapen eta kontratazio prozesua; 2. Lanbide-sailkapena; 3. Prestakuntza; 4. Lanbide sustapena. 5. Lan-baldintzak, gizonen eta emakumeen soldata-auditoretza barne; 6. Erantzunkidetasuna, bizitza pertsonaleko, familiarreko eta laneko eskubideei dagokienez; 7. Emakumeen ordezkaritza neurriz beherakoa; 8. Ordainsariak; eta 9. Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzioa.

B) Prestakuntza eta enplegu programen alderdi teknikoak: 25 puntu gehienez, honela banakatuta:

B.1. Kontratatzeko konpromisoa.

Irizpide honetan 15 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Prestakuntza amaitu duten ikasleak kontratatzeko konpromisoa baloratuko da, baldin eta laneratzearen derrigorrezko %25 gainditzen bada.

Puntuak honela banatuko dira:

–Kasuan kasuko prestakuntza eta enplegu programari II. edo III. eranskinetan esleitutako lanbide arloko lanetan lanaldi osoan eta denbora mugagabean kontratatzeko konpromiso bakoitzeko: 5 puntu.

–Hiru hilabetez edo hortik gora lanaldi osoan kontratatzeko konpromiso bakoitzeko, edo, bestela, kasuan kasuko prestakuntza eta enplegu programari II. edo III. eranskinetan esleitutako lanbide arloko lanetan, gutxienez %50eko lanaldi partzialean kontratatzeko konpromiso baliokide bakoitzeko: 2,5 puntu.

B.2. Efizientzia ekonomikoa.

Irizpide honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Kalkulua honela eginen da: prezioa merkatzen bada, II. eta III. eranskinetan ezarritako prezioen aldean jaisten den ehuneko puntu bakoitzeko: 1 puntu. Ehunekoak osoak ez badira, zati proportzionala emanen da.

10.3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza erabiltzen ez bada lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak egiteko 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arte, honako zigor hauek ezarriko dira:

–Emandako dirulaguntzaren %10era arteko ez-gauzatzeak: ez dago zigorrik.

–Emandako dirulaguntzaren %10 baino gehiago ez gauzatzeak: 0-10 tarteari dagokion puntuazioa kenduko da, proportzioan.

Kalkulua honela eginen da: 2020ko ekitaldiari dagokion ordaindutako dirulaguntza zati emandako dirulaguntza.

10.4. Balorazio teknikoaren ondorioetarako, ezin izanen da aldaketarik egin aurkeztutako agirietan behin eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan.

11.–Adjudikaziorako irizpideak.

11.1. Dirulaguntzak nori eman erabakitzeko, aurkeztutako eskaeren artean dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenak alderatuko dira, horien artean lehentasun-hurrenkera bat ezartzearren, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat. Finkatu den kreditu erabilgarria gainditu gabe, laguntzak esleituko zaizkie ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu, eta ezarritako irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei: Eskaerak urteka ordenatuko dira. Lehenik, 2022ko loteak esleituko dira, eta, gero, 2023ko loteak.

Urte bakoitzean, honela eginen da esleipena:

–Lehenik, erakunde bakar batek eskatutako prestakuntza eta enplegu programen loteak esleituko dira.

Prestakuntza eta enplegu programa horiek ez dira kontuan hartuko gainerako programak esleitzeko.

–Ondoren, erakunde bakar batek baino gehiagok eskatutako prestakuntza eta enplegu programen loteak esleituko dira, II. eta III. eranskinetan ageri den hurrenkeran.

Lote bakoitzaren onuradun izanen da puntuaziorik handiena eta lote kopuru txikiena esleitua daukan erakunde eskatzailea. Esleitutako lote kopurua berdina bada, lehentasun-hurrenkearen arabera esleituko dira.

Onuradunak izanen dira soilik eskatutako lotean balorazio handiena lortu duen erakundearen puntuazioaren %50 gutxienez lortu dutenak.

Erakundeek proposatuta eskualdean prestakuntza eta enplegu programak egiteko esleitu ez diren loteak hurrengo txandetan esleituko zaizkie gainerako eskualdeei, ordena honetan: Iruñea eta Iruñerria; Tutera; Lizarra, Lodosa eta Tafalla; Agoitz, Altsasu eta Doneztebe, eta hurrengo apartatuetan zehazten den bezala. Eskualde bakoitzeko, prestakuntza eta enplegu programa bakarra esleituko da, txanda bakoitzean.

Esleipen hori egin ondoren aurrekontu erabilgarririk balego, erreserbako prestakuntza eta enplegu programetarako dagoen zenbatekoa handituko luke aurrekontu horrek.

Gelditzen den dirulaguntza aski ez bada esleitutako erreserbako lote osoei erantzuteko, lote horietako prestakuntza eta enplegu programak banaka esleitzen ahalko dira, baina, betiere, II. eta III. eranskinetan agertzen diren ordenari segituz.

11.2. Puntuazioan berdinketarik bada, ondoko irizpideak aplikatuko dira hori hausteko, lehentasun-hurrenkera honen arabera:

–Puntuaziorik handiena “Laneratze garbiaren indizea” izeneko balorazio irizpidean.

–Puntuaziorik handiena “Kontratatzeko konpromisoa” izeneko balorazio irizpidean.

–Eskaera erregistroan sartzeko hurrenkera kronologikoa.

12.–Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

12.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

12.2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen xedeko eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.

12.3. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari dagokio.

12.4. Eskaerak baloratzeko ebaluazio batzorde bat eratuko da, kide hauek osatua:

a) Batzordeko burua: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordeko kideak: Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko bi teknikari; horietako bat batzordeko idazkaria izanen da.

Ebaluazio batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio handienetik puntuazio txikienera ordenatuta.

12.5. Instrukzio organoak, ebaluazioaren emaitza ikusirik, ebazpen proposamen bat eginen du, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari bidaliko dio ebatz dezan.

12.6. Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

13.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

13.1. Deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betebeharrak ukatu gabe, erakunde onuradunek betebehar hauek ere izanen dituzte:

a) Partaideentzako programa integratua doakoa dela bermatzea.

b) Ikasleei honako hauen berri ematea: prestakuntzaren norainokoa; prestakuntzak profesionaltasun ziurtagiri osoa edo haren ziurtapen partziala lortzea dakarren ala ez; eskubideak eta betebeharrak; eta aurreikusitako kontratazioen oinarrizko baldintzak.

c) Dirulaguntza emateko oinarri den prestakuntza programa egitea, deialdi honetako baldintzen eta baldintza formal eta materialen arabera, baita eman beharreko dirulaguntza zehazteko oinarri izan ziren onarpen baldintzen arabera ere.

d) Ebaluatzea prestakuntza nola ikasten duten ikasleek prestakuntza ekintza bakoitzean modu independentean. Gai kalifikazioa lortzeko, parte-hartzaileak prestakuntza ekintza bakoitzaren orduen %75era joan beharko du, gutxienez, eta ebaluazio positiboarekin gainditu.

e) Deialdi honetan jasotako edozein jardueratara joateak, lanekoak ez diren praktikak barne, dakarren arriskua estaltzea; horretarako, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatu beharko du edo, bestela, horren berme gutuna. Estaldura hau izan beharko du gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, ikastaroaren orduetan gertatutako edozein istriputarako; horren barnean, bisitak egiteko irteera baimenduak eta ohiko bizilekutik ikastaroa ematen deneko tokira joateko behar den denbora (joan-etorria edozein garraiobidetan izaten ahal da). Gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa baliaezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, irteeretan eta in itinere joan-etorrietan sortzen badira.

f) Irakasleei hilero ordainsaria ordaintzea.

g) Erakunde onuradunak ebaluazio positiboarekin gainditutako prestakuntzaren diploma bat eman beharko dio parte-hartzaile bakoitzari, eta, profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko prestakuntzaren kasuan, egiaztatutako gaitasun unitateak. Agiri horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen ditu, IRIS aplikazioaren bidez.

h) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eskatzen dituen argibide eta agiriak aurkeztea prozedura instruitzeko fasean, prestakuntza ekintzak gauzatzean eta dirulaguntza justifikatzean, organo horrek ezarritako formatu, epe eta bideak erabilita, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea partaideek prestakuntza ekintzetan parte hartu dutela frogatzen duten agiriak, behar bezala sinatuak, eta haien ikaskuntzaren ebaluazio kontrolak eta egindako prestakuntza jardueraren erregistroak, prestakuntza teleprestakuntza modalitatean eman bada.

i) Aurreko deialdietan emandako eta ordaindutako kopuruen itzulketak egin edo, hala badagokio, bermatu izana, baldin eta itzulketa hori bide exekutibora jo aurreko erreklamazioaren bitartez edo itzulketa bidezko ebazpenaren bitartez eskatu bazaio, eta ebazpen irmo bat baldin badago, salbu eta egintza eten bada.

j) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu diren, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko dirulaguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da.

k) Nafarroako Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko tributu betebeharrak egunean izatea.

l) Kontabilitate bereizia edo kontabilitate kode egokia eramatea, diruz lagundutako jarduerarekin egindako transakzio guztiei dagokienez, eta kontabilitateko datuak erregistratu eta biltegiratzeko sistema informatizatua izatea.

m) 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 140. artikuluan ezarritakoarekin bat, eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dira, data honetatik hasita: eragiketako gastuen kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera. Erakunde kudeatzaileak jakinaraziko du epearen hasiera, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren informazioa jasotakoan.

n) Argi eta garbi iragarri behar da enpresak/erakundeak laguntza bat jaso duela, %100ean kofinantzatu dena REACT EB baliabideekin, Nafarroako 2014-2020 EGIF eta EGEF programa eragilearen bidez, 03 helburu espezifikoaren bitartez, COVIDaren pandemiari Batasunak emandako erantzunaren zati gisa, honako logotipo honekin batera:

F2202659_0.pdf

Era berean, DIN A3 neurriko kartel bat ikusgai jarri beharko du, informazio bera emanez, proiektuak irauten duen bitartean gutxienez.

ñ) Kudeaketaren arloan eraginkorrak diren neurri proportzionalak aplikatzea iruzurrari aurre egiteko: kalitate kontrola eta gardentasuna kontratazioaren arloan, gerta litezkeen interes-gatazken kontrola, faltsutzeak kontrolatzea, etab.

o) Oinarri honetan berariaz aurreikusi ez den orotan, konplitu beharko dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, enplegurako lanbide prestakuntzaren gaineko araudiak eta aplikagarri diren gainerako arauek ezarritako betebeharrak.

Jarduerak osorik edo partez gauzatzeko hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratu bat sinatzen den kasuetan, erakunde onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen.

13.2. Gardentasun betebeharrak:

13.2.1. Erakunde eta pertsona juridiko onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera, hain zuzen ere, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dagoena, baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, inguruabar horiek betetzen dituzten erakunde eta pertsona juridiko onuradunek, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, arestiko foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute telematikoki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzendua eta erakundearen legezko ordezkariak sinatua, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako hau adieraziz:

a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Erakundeak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Apartatu honetan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da, ez guztizko batura.

Informazio hori ez da eman beharrik izanen baldin hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko web-orrian argitaratuta badago.

13.2.2. Erakunde eta pertsona juridiko onuradunek ez badute gardentasun betebeharra bete behar, aurreko apartatuko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita.

13.2.3. Aurreko bi puntuetan aipatutako gardentasun betebeharrak betetzeko, adierazpen eredu normalizatu bat egonen da eskuragarri Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus).

Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko emandako dirulaguntza, ezta aurrerakinak edo ordainketa partzialak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

13.2.4. Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, erakunde onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, aipatu arauan ezarritako isunak eta zehapenak ezartzea erabakitzen ahalko da, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

13.3. Kontratatzeko konpromisoa betetzeko betebeharra:

13.3.1. Erakunde onuradunek justifikatu beharko dute kontratazio konpromisoa bete dela, “Agirien taula. Langabeak” agirian zehazten diren moduan. Agiri hori Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus), deialdiaren fitxan, dago eskuragarri.

13.3.2. Baldintza hauen arabera gauzatuko da kontratazio konpromisoa:

a) Prestakuntza eta enplegu programaren II. edo III. eranskinetan esleitutako lanbide arloko lanetan eginen dira kontratazioak.

b) Kontratazioa egiteko, epe bat izanen da, programa integratuaren lehen egunean hasten dena eta programa bukatu eta 6 hilabetera bukatzen dena. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak epe hori luzatzeko baimena ematen ahal du, bukatu aurretik, erakunde onuradunak eskaera arrazoitua egin ondoren.

c) Lan kontratuak lan arloko araudiarekin bat etorriko dira eta, ahal bada, mugagabeak izanen dira. Nolanahi ere, gutxienez hiru hilabeteko kontratuak izanen dira, lanaldi osokoak, edo horien baliokideak lanaldi partzialean, eguneko lanaldia %50ekoa dela, gutxienez ere.

d) Aurreko paragrafoan adierazitako aldi baterako kontratazioa kontratu bakar batean egin beharko da.

e) Kontratazio konpromisoa betetzearen ondorioetarako, kontratazio mugagabetzat hartuko da ikasleak bazkide-langile gisa sartzea kooperatiba batean, lan sozietate batean edo ekonomia sozialaren sektoreko beste forma juridiko batean. Halakoetan, laneratze horren frogagiriak aurkeztu beharko dira.

Halaber, kontrataziotzat hartuko dira programa integratua amaitu ondoren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiteko edo amaitzeko matrikulatzen diren pertsonak.

f) Kontratatzeko konpromisoaren ondorioetarako, ikasleen autoenplegua kontrataziotzat hartuko da, gutxienez 3 hilabete irauten badu. Bederatzi hilabete baino gehiagoko autoenplegua kontratu mugagabetzat hartuko da. Horretarako, aipatu autoenplegua frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

14.–Prestakuntza gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.

14.1. Programa integratuak garatu eta ematerakoan, ondoko arauak beteko dira: uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluak eta martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduaren 17 artikulua.

14.2. Prestakuntza eta enplegu programen hasieraren berri emateko, IRIS aplikazio informatikoa erabiliko da, hasi baino 2 egun natural lehenago, gutxienez.

Hasieraren berri eman ondoren ekintza aldatu edo bertan behera utziz gero, prestakuntza hasteko aurreikusitako data baino lehenago jakinarazi beharko zaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, salbu eta tokia, eguna nahiz ordutegia aldatzea edo ekintza eten eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuta badaude eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza hasi ondoren gertatzen bada.

Prestakuntza ekintzaren hasiera ezarritako epeetan jakinarazi ezik, ez egintzat joko da, dirulaguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean komunikaturik.

14.3. Erakundeak prestakuntza hasten duten pertsonen zerrenda erregistratu beharko du IRIS aplikazio informatikoan, prestakuntza osoaren %25 igaro baino lehen (teknika eta eraldaketa digitala eta garapen jasangarria). Informazioaren erregistroa ontzat emanen da baldin eta ehuneko hori gainditzen den eskola egunera arteko epearen barnean erregistratzen bada, egun hori barne.

Prestakuntza hasi ondoren ikaspostu hutsik badago edo norbaitek baten bat uzten badu, beste pertsona batzuk sartzen ahalko dira, betiere aurreko apartatuan adierazitako epean egiten badute.

14.4. Erakundeak 2022ko ekainaren 30era arte uko egiten ahalko dio emandako dirulaguntza erabiltzeari, II. eranskinean jasotako programa integratuen kasuan, eta 2023ko ekainaren 30era arte, berriz, III. eranskinean jasotako programa integratuen kasuan. Kasu horretan, hurrengo deialdietan baloratzen bada emandako dirulaguntzak noraino gauzatu diren, uko egin ondoren gelditutako dirulaguntza hartuko da erreferentzia gisa.

15.–Gastu diruz lagungarriak.

Erakunde onuradunak bete beharko du Gastu diruz lagungarriei buruzko martxoaren 28ko TSM/368/2019 Aginduaren 13. artikuluan xedatutakoa, dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa modulu ekonomikoen bidez egin ala ez.

16.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

16.1. Erakunde onuradunek ez dute kontabilitatean edo merkataritzan garrantzia duten liburu, erregistro eta agiriak aurkeztu beharrik, ez eta egindako gastuak justifikatzeko bestelako dokumentaziorik ere. Hala ere, jasotako funtsen aplikazioaren frogagiriak gorde beharko dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatze- eta kontrol-jardueren xede izan daitezkeen bitartean, bai eta hori eskatzen duen beste edozein legezko betebeharri erantzuteko ere.

16.2. Dirulaguntzaren azken justifikazioa aurkeztu baino lehen, erakundeak honako hauek eskatzen ahalko ditu:

a) Dirulaguntzaren aurrerakina, erakunde onuradunak funtsen hornidura behar duela frogatuz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

–Diruzaintzako fluxuen aurreikuspenen gaineko ziurtagiria, erakundeak egina.

–Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu eta/edo eskuratu diren maileguen zerrenda, banku erakundeen ziurtagiriak gehituta.

–Funtsen beharra dagoela dioen txostena, non adieraziko baitira erakundeak une horretan dituen banku-kontuen saldoak.

–Funts horniduren beharra frogatzen duen beste formularen bat.

Programa integratua hasi aurretik, ordainketa aurreratua aurreikusten ahalko da, gehienez ere emandako zenbateko osoaren %25 izanen dena. Halaber, %35 gehiago ere ordaintzea aurreikus daiteke, programa integratuaren hasiera egiaztatu ondoren. Halaber, onuradunak eskaturik, aurrerakin bakar bat ordaintzen ahalko da, emandako zenbatekoaren %60 gehienez, programa integratuaren hasiera egiaztatu ondoren.

b) Ordainketa egitea justifikazio partzialarekin. Erakunde onuradunak gauzatutakoaren memoria teknikoa aurkeztu beharko du. Erakundeak justifikatutako zenbatekoa ordainduko da, ez besterik.

Aurrerakinaren eta justifikazio partzialarekin egindako ordainketaren baturak ez du inola ere gaindituko guztira emandakoaren %60; gainerako %40a diruz lagundutako jarduera bukatu, justifikatu eta egiaztatu ondoren pagatuko da.

16.3. Dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, erakunde onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu:

1.–Jarduketa memoria bat, dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena, prestakuntzan, akonpainamenduan eta laneratzean egindako lana zehaztuta. Halaber, emaitzak eta kalitatearen ebaluazioaren balorazioa jasoko ditu, 17.2 oinarrian ezarri bezala.

2.–Memoria ekonomiko bat, gutxienez honako hauek frogatuko dituena:

a) Erakunde onuradunaren egiaztapena edo, hori ez bada, adierazpen bat egindako unitate fisikoen kopuruari buruz:

–Prestakuntza teknikoaren arloan edo eraldaketa digitalaren eta garapen jasangarriaren arloan: prestakuntza ekintzak amaitzen dituzten parte-hartzaileak eta prestakuntza-orduak.

–Gaitasun profesionalak garatzearen arloan: egindako jardueren xehetasuna, parte hartu duten ikasleak eta ordu kopurua.

–Lan-praktiken eta gizarteratzearen arloan (bitartekotza): erakundeak emandako orduen xehetasuna.

–Akonpainamenduaren jarduketen arloan: egindako jarduketen xehetasuna, parte hartu duten ikasleak eta ordu kopurua.

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa, jarduketa memoriako jarduera-datuetan eta oinarri arautzaileen moduluetan edo fakturetan oinarriturik kalkulatua.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-sarreren edo dirulaguntzen xehetasuna, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu ikasleen bertaratze-orduak, memoria ekonomikoan aurkeztutako informazioa kontrastatuz IRIS aplikazio informatikoan jasotako informazioarekin eta programa integratuan parte hartu duten ikasleek sinatutako bertaratze-orriekin.

16.4. Dirulaguntza justifikatzeko epea hilabetekoa izanen da, justifikatu beharreko programa bukatu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntza justifikatzeko ezarritako epea iragan bada prestakuntza ekintzaren bukaerako agiriak (aurreko apartatuetan adierazitakoak, alegia) aurkeztu gabe, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak erakunde onuradunari eskatuko dio agiri horiek aurkez ditzala, 15 eguneko epean. Epe hori luzaezina izanen da. Epe horietan justifikaziorik ez aurkezteak ekarriko du justifikatu gabeko gastu eta ordainketak kobratzeko eskubidea galtzea edo 19. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura hastea.

16.5. Justifikatutako gastua ez bada iristen aurreratutako edo/eta justifikazio partzialaren bidez ordaindutako zenbateko osora, bidezkoa izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko diru-sarrera bat egin dela Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren alde, aurreratutako edo/eta justifikazio partzialaren bidez ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru-sarrera horren bitartez erakunde onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.

16.6. Aurkeztutako frogagiriak egiaztatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea bukatzeko eta likidatzeko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko gehieneko epean, dokumentazio hori aurkeztu eta biharamunetik hasita. Hala badagokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak edo dirulaguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnak itzultzeko. Kasu horietan dagozkion berandutze-interesak aplikatuko dira, azken ordainketaren egiazko datatik likidazio ebazpenaren egunera arte doan epearen gainean kalkulatuta.

16.7. Amaierako dirulaguntza zehaztearen ondorioetarako, aintzat hartuko dira honako alderdi hauek:

–Prestakuntza teknikoan eta eraldaketa digitalaren eta garapen jasangarriaren prestakuntzan, prestakuntza horiek amaitzen dituen parte-hartzaile bakoitzeko modulu ekonomikoa aplikatuko da. Ulertuko da ikasle batek bukatu duela prestakuntza horren iraupenaren %75ean, gutxienez ere, parte hartu baldin badu.

Norbaitek prestakuntza uzten badu enplegua aurkitu duelako, likidazioaren ondorioetarako, soilik hartuko dira kontuan parte-hartzaile bakoitzaren benetako partaidetza-orduak.

Ezin dira 15 egun natural baino gehiago pasa langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua hasten duen egunera arte.

Dirulaguntzak justifikatzeari begira prestakuntza ekintza bukatu duten pertsonak nortzuk diren zehazteko atal honetan ezarritakoa ez da aplikatuko eskuratutako gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzearen ondorioetarako, bat etorriz abuztuaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin.

–Akonpainamendu eta laneratze jarduketetan, 4.2.a) oinarrian zehaztutako zenbatekoak aplikatuko dira parte-hartzaile bakoitzeko.

16.8. Kontratazio konpromisoa betetzen ez bada, hartu behar ez zen zenbatekoa itzuli beharko da, 19.2.b) eta c) oinarrian ezarritakoaren arabera.

17.–Dirulaguntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

17.1. Erakunde onuradunek onartu beharko dituzte Europar Batasunaren aurrekontuarekin kofinantzatutako laguntza bat jasotzeagatik egin daitezkeen kontrolak. Honako hauek egin ditzakete kontrol horiek: Nafarroako Gobernuak, Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak, Europako Batzordeak edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko edozein kontrol eta fiskalizazio organok, kasua zein den.

17.2. Orobat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontrolerako lan hauek egiten ahalko ditu:

a) “Denbora errealeko” jarduketak. Atal honetan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena egitea, horrek iraun bitartean eta egiten den tokian bertan, eta horretarako froga fisikoak eta testigantzak erabiltzea, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta irakasleei elkarrizketen bidez eskatuko baitzaizkie, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko asmoz: prestakuntza ekintzak nola egin diren, edukiak, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Horrez gainera, begiratuko da ea argitalpenetan eta bestelako hedabideetan adierazi den jarduera Nafarroako Gobernuak finantzatu duela.

b) “Ex post” jarduketak. Jarduera bukatu ondoren egin ahal izanen dira, erakunde onuradunei, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta/edo irakasleei eginen zaizkien elkarrizketen bidez jasoko diren froga fisikoak, lekukotzak eta agiriak erabiliz, honako hauen gaineko egiaztapen teknikoa egiteko, besteak beste:

–Prestakuntza ekintzak egin direla.

–Parte-hartzaileen benetako kopurua.

–Parte-hartzaileei prestakuntzaren ziurtagiria edo diploma eman zaiela.

Horretarako, erakunde onuradunei edozein dokumentazio eskatu eta/edo kanpoko auditoretza egiten ahalko die, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren iritziz lan horiek betetzeko bidezkoa bada.

Kontrolerako ekintza horien ondorioz ez-betetzeak daudela ikusiz gero, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak erakundeei eskatuko die ez-betetzeak sortu dituzten egoerak zuzentzeko.

Ez-betetzeak kontuan hartzen ahalko dira hurrengo urteetako deialdien balorazioan. Ondorio horietarako, kontsiderazio hori deialdia ebazteko ebazpenean adierazi beharko da.

17.3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Nafarroako EGIF/EGEF 2014-2020 programa eragilearen adierazleak lortuko ditu, eta, horretarako, egiaztatuko du zer lan-egoera duten parte-hartzaileek eragiketatik ateratzen diren egunean, hurrengo lau asteetan eta handik sei hilabetera, Gizarte Segurantzari kontsulta telematikoak eginez.

17.4. Parte-hartzaileek jasotako prestakuntzaren kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluaziorako, “Kalitatea ebaluatzeko galde-sorta” erabiliko da, Nafarroako Atariko tramiteen atalean den eredu normalizatua baliatuz (www.nafarroa.eus).

Era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du, enplegurako lanbide-prestakuntzako dirulaguntza sistema hobetzeko asmoz lan arloan.

17.5. Programa integratua hasi ondoren, erakunde onuradunek prestakuntzaren jarraipenerako dokumentazioa bete beharko dute, “Agirien taula. Programa integratuak” agirian zehazten diren epeetan eta moduan. Agiri hori Nafarroako Atariko tramiteen atalean (www.nafarroa.eus) dago eskuragarri, deialdiaren fitxan.

18.–Azpikontratazioa.

18.1. Erakunde onuradunek ezin izanen dute hirugarrenekin azpikontrataziorik egin esleitutako prestakuntza ekintza gauzatzeko. Ondorio horietarako, ez da azpikontrataziotzat hartuko irakasleen kontratazioa. Irakasleen kontratazioa aipatzen denean, pertsona fisikoen kontratazioa baizik ez da ulertu behar.

Ebaluazioa eta kontrola ez dira prestakuntza jardueratzat hartzen, eta, horren ondorioz, hirugarren batek egin ditzake.

Ez da azpikontrataziotzat hartuko erakunde onuradunak berak diruz lagundutako prestakuntza programa egiteko egin behar dituen bestelako gastuak.

18.2. Erakunde onuradunak baliabideak izan beharko ditu prestakuntza programaren plangintza eta koordinazio eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola kontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

19.–Ez-betetzeak eta dirulaguntzen itzulketa.

19.1. Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betebeharrak eta laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak berekin ekarriko du dirulaguntza osorik edo partez kobratzeko eskubidea galtzea, eta, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako dirulaguntza osorik edo partez itzuli beharra, bidezko berandutze-interesak eta guzti (ordainketa agintzen denetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den egunera artekoak).

19.2. Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

a) Prestakuntza eta enplegu programa ez betetzea: erabateko ez-betetzetzat hartuko da programa integratuaren %25era ez iristea (programa integratuan aurreikusitako ordu kopuruaren arabera neurtuta), eta horrek dirulaguntza deuseztatzea ekarriko du. Jarduketa partez gauzatzen bada, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza murriztuko da, gauzatu gabeko zatiari dagokiona kenduta, baldin eta prestakuntzaren %25 baino gehiago gauzatu bada.

b) Langabeen %25 gutxienez kontratatzeko konpromisoa ez betetzeak ekarriko du likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza gutxitzea edo, kasua bada, likidatutako dirulaguntzaren zati bat itzultzea. Itzuli beharreko kopurua zein den zehazteko, kontratatu gabeko partaideei dagokien dirulaguntza kalkulatuko da, eta zenbateko hori kenduko zaio likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzari.

Ondorio horietarako, honela zehaztuko da kontratatu beharreko gutxieneko parte-hartzaile kopurua: prestakuntza amaitzen duten langabeen %25 kalkulatu eta goragoko zenbaki osora biribilduko da.

c) Eskaeran jasotako kontrataziorako konpromisoa, dirulaguntza emateko baloratu dena, betetzen ez bada, likidatu beharreko gehieneko dirulaguntza murriztuko da, edo, behar denean, jada likidatutako dirulaguntzaren zati bat itzuli beharko da. Murriztu edo itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, kalkulatuko da kontrataziorako konpromisoaren atalean lortutako puntuetan gauzatu ez direnak, eta zer eragin izan zuten puntu horiek erakundearen azken balorazioan. Portzentaje hori kenduko da likidatu beharreko gehieneko dirulaguntzan.

19.3. Kobratzeko eskubidea galtzeagatik edo dirulaguntzari espresuki uko egiteagatik liberatutako kopuruak hasiera batean ezetza eman zitzaien erakundeei dirulaguntza berria emateko erabiltzen ahalko dira, puntuazioaren araberako hurrenkeran eta beste deialdi baten beharrik gabe. Kasu horretan, ukoaren xedeko prestakuntza eta enplegu programek lehentasuna izanen dute emakidan, erreserba-programen gainetik.

20.–Datuen babesa.

20.1. Erakunde eskatzaileek eta erakunde onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

20.2. Erakunde eskatzaileen ordezkari diren pertsona fisikoen eta programetan parte hartzen dutenen identifikazio datuak fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta, horri dagokionez, interesdunak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan (EB) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan oro har aitortzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira. Aipatu erregelamendua datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du. Zehazki, erakunde onuradunen ardura izanen da programetan parte hartzen duten pertsonei aipatu Erregelamenduaren (EB) 13. artikuluan adierazitako informazioa ematea.

21.–Aplikatu beharreko araudia.

21.1. Oinarri hauetan aurreikusten ez den orotan, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua (agindu horren bidez, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen da, eta horren bidez garatzen da irailaren 9ko 30/2015 Legea, lan arloko enplegurako lanbide heziketaren sistema arautzen duena, administrazio eskudunen prestakuntza eskaintzarekin eta horren finantzaketarekin lotuta, eta ezartzen dituena horiek finantzatzera bideratutako dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak); azaroaren 25eko TES/1109/2020 Agindua (agindu horren bidez martxoaren 28ko TMS/368/2019 Agindua aldatzen da, eta horren bidez uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua garatzen da, eta haren bidez garatzen da irailaren 9ko 30/2015 Legea, lan arloko enplegurako lanbide heziketaren sistema arautzen duena, administrazio eskudunen prestakuntza eskaintzarekin eta horren finantzaketarekin lotuta, eta ezartzen dituena horiek finantzatzera bideratutako dirulaguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak); irailaren 9ko 30/2015 Legea, lan arloko enplegurako lanbide heziketaren sistema arautzen duena; eta uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretua, irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen duena. Aplikagarri izanen dira, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, eta arlo honetan aplikatzekoa den beste edozein arauzko xedapen.

21.2. Laguntza hau Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu denez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamendua aplikatuko zaie. Haren bidez, xedapen komunak ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta xedapen orokorrak ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EB) Erregelamendua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko (EB) 2020/2221 Erregelamendua, (EB) 1303/2013 Erregelamendua aldatzen duena honako hau xede duten baliabide gehigarriei eta betearazteko xedapenei dagokienez: COVID-19aren pandemiaren eta bere ondorio sozialen testuinguruan krisia konpontzen errazteko laguntza ematea eta ekonomiaren suspertze berdea, digitala eta erresilientea prestatzea (REACT-EB).

22.–Dirulaguntzen publizitatea.

22.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

Erakunde onuradunek berariaz aipatu behar dute Nafarroako Gobernuaren eta Europako Gizarte Funtsaren finantzabidea informazio, argitalpen, material didaktiko eta ziurtagiri guztietan, baita zerbitzuak eta ekintzak egiten diren toki guztietan ere.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa izan beharko du agerian, lehentasunezko tokian, eta inola ere izan gabe erakunde sustatzailearena edo antolatzailearena baino txikiagoa. Kasu guztietan, otsailaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan deskribatutako ezaugarri teknikoak errespetatuko dira. Foru dekretu horren bidez aldatu zen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena.

Dirulaguntza jasotzeak berekin ekarriko du inplizituki onartzea enpresa sartuko dela Europako Gizarte Funtsa Administratzeko Unitatearen web-orrian argitaratuko den zerrenda batean (http://www.empleo.gob.es/uafse/), programa eragilea kudeatzeko agintaria den aldetik. Zerrenda horren argitalpenaren helburua gardentasunez jokatzea da EGEF baliabideen aplikazioari eta helburuari dagokienez, EB 1303/2013 Erregelamenduaren 115.2 artikuluan xedatu bezala.

22.2. Erakundeak deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko erabiltzen dituen dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntzaren erabilera ez-sexista egin beharko da, emakumeak diskriminatzen dituen edozein eredu edo estereotipo sexista baztertu, eta berdintasun balioetan, presentzia orekatuan eta rolen eta genero identitateen aniztasunean oinarritutako irudia sustatu.

23.–Errekurtsoak.

Pertsona edo erakunde interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute oinarri arautzaile hauen eta haien aplikazioaren ondoriozko egintzen aurka, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.

II. eranskina.–2022ko programa integratuak kalteberentzat.

III. eranskina.–2023ko programa integratuak kalteberentzat.

Deskargatu II. eta III. eranskinak (XLSX).

Iragarkiaren kodea: F2202659