53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Eraikingintza-ordenantza. Behin betiko onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Atarrabiako Udalak, 2016ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea Eraikingintza-ordenantza.

Erabakia 2017ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean. Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez gero, behin betiko onetsirik gelditu da ordenantza, eta haren testu osoa ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Atarrabian, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Eraikingintza-ordenantza (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203342