53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (3. ordenantza). Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2022ko otsailaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (3. ordenantza).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsiko da eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2202807