53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 997., 822., 823. eta 954. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 25eko 063/2022 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat 3. poligonoko 997., 822., 823. eta 954. lurzatietarako. Lurzati horiek Valtierrako Udal Planeko UE22 exekuzio unitatea osatzen dute, eta azterketaren xedea da aurreikusitako lerrokadurak eta bolumenak birdefinitzea.

Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Valtierran, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2202845