53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdi publikoa, irabazi-asmorik gabeko kultur jardueretarako 2022ko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 613130.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/613130).

Tuterako Udalak, “Tudela-Cultura” tokiko enpresa erakunde publikoaren bidez, dirulaguntzen deialdia egin du Tuteran proiektuak eta/edo jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzat. Dirulaguntzak pertsona fisikoentzako dira, eta 2022an hirian eta hirirako interes orokorreko eta Udalaren intereseko kultura proiektuak eta jarduerak egin behar dituzte.

Deialdiaren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean dago iragarki honen kodearekin, baita “Tudela-Cultura” tokiko enpresa erakunde publikoaren bulegoetan, hots, Tuterako Rúa kaleko 13an (31500), edo ivan.martinez@tudela.es helbidean eska daiteke.

Tuteran, 2022ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2203297