53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. sektoreko UT-2 unitatean. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2022ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 3. sektoreko UT-2 unitate tipologikorako (1. poligonoko 1141., 1142., 1326., 1327, 1328 eta 1329. lurzatiak), Marta Aisak sustatua, eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hasierako onespena 2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Azkoienen, 2022ko martxoaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2203280