53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2022ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Olexoako Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea.

2. Indargabetzeko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik aurkezten, onesteko hasierako erabaki hau behin betikoa bihurtuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olexoan, 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Andoni Izarra Eraso.

Iragarkiaren kodea: L2202787