53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Egiaztapen-kode segurua sortzea

Odietako Udaleko Alkatetzak, otsailaren 23ko 14/2022 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Odietako Udaleko egiaztapen-kode segurua sortzea, https://sedeelectronica.odieta.es helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1.–Bakarra eta ausazkoa izanen da agiri bakoitzerako sortzen den kodea, baita horrek igorlearekin duen lotura ere.

2.–Segurtasun kriptografikoa izanen du, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea.

3.–Kode bidez kautotutako agiria –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategia– egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen ahalko da aipatu agiriak legezko ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan izanen dute agirirako irispidea.

4.–Toki-erakundea identifikatuta dagoela ulertuko da bere interneteko atarian edo beste sarbide-puntu batean bere gisa argitaratzen den informazioari dagokionez, baldin eta erakunde hori egoitza elektronikotzat hartzen bada legez.

5.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitate honetako egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Erripan (Odieta), 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2202795