53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udalkideen ordainsariak

Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2022ko otsailaren 22an ospatu den Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1. 2022 urterako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 84,31 euro gordin onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzetara etortzeagatik, betiere 12 udalbatzetako gehienezko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta.

2. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorrriengatik sortzen diran gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoren.

3. Akordio honek eragina izango du 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

4.–Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2202912