53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Cintruenigoko Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen (2022-0073 zk.) 2022ko martxoaren 1ean:

Jarraikiz Kode Zibilaren 51.2.1 artikuluak ezarritakoari, zeinak ezartzen baitu ezkontza zibilak egiteko eskumena dutela ezkontza egiten den udalerriko alkateak edo hark eskuordetzen duen zinegotziak.

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea toki-erakunde honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Alkatetzak beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen ezkontza zibilak baimentzeko ahalmena.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, baita Udalbatzari ere egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Egintza honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, errekurtso hauek jar daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Cintruenigon, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2203277