53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren
karga-tasetan, 2022rako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2022rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, behar bada, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Barañainen, 2022ko otsailaren 24an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2202822