53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan

Akatsa atzeman baita 2022ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an argitaratutako iragarkian, hain zuzen ere Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari buruzkoan, honako honen bitartez akatsa zuzentzen da eta tarifen eranskina argitaratzen.

Antsoainen, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretako baimendutako haien gisako bestelako elementuak, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko.

I.1.1. Eguzkitakoak, itxiturak edo euskailua duen beste edozein instalazio. Kasu horietan, I.1 azpiepigrafearen arabera aplikatu beharko litzatekeen tarifari %10eko igoera aplikatuko zaio.

Lurzoruko aprobetxamendu bereziei 2017. urtean ordenantza honetako I.1.1 eta I.1.2 epigrafeetan ezarritako gehikuntzak ezarri zitzaizkien, eta 2018. urterako aplikatuko zaien hobaria da 2017. urtean luzaturiko ordainagirietan kontzeptu horiengatik aplikatutako gehikuntzaren bestekoa.

Era berean, 2017. urteko tasen ordainketa geroratuagatik interesak kobratuko balira, kontzeptu horren pean ordaindutako zenbatekoaren hobaria emanen da 2018. urtean.

Urtean

42,00 euro

I.2. Terrazak herriko jaietan, baimendutako espazioarengatik ostalaritzaren arloko irekitze lizentzia duten establezimenduei lotuak, eskatu eta Udaltzaingoak aldeko txostena eman ondoren.

Herriko jaien garaian

138,35 euro

I.3 Tabernetako barrak herriko jaietan, ostalaritzarekin lotutako irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei lotutakoak.

Herriko jaien garaian

138,35 euro

I.4. Tabernetako barrak herriko jaietan, Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik dauden kultura eta gizarte entitateei lotuak, eskatu eta justifikatu ondoren.

Herriko jaien garaian

138,35 euro

I.5. Kioskoak (saltzea izozkiak eta abar).

Maiatzetik urrirako denboraldia

320,00 euro

I.6. Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal).

Herriko jaietan

89,90 euro

I.7. Bide publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak.

Kutxazain bakoitzeko, urtean:

158,70 euro

I.8. Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak.

Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.9. Bide publikora jotzen duten fatxadetan saltzeko makinak.

Saltzeko makina bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.10. Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea.

Elementu bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.11. Prentsarako kutxak.

Elementu bakoitzeko, urtean

67,25 euro

I.12. Beste aprobetxamendu batzuk:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik.

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik.

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean

1,60 euro

2,40 euro

I.13. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

Egun edo zatiki bakoitza

1,30 euro

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko.

Egunean

0,81 euro

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik.

Metro lineala, urtean

7,60 euro

Bestelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko.

Egunean ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean

1,25 euro

1.735,30 euro

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak hurren adierazten diren kopuruetara iristen ez direnean, gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira.

Aldamioak

59,45 euro

Hesiak

59,45 euro

Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak

59,45 euro

Bide publikoa okupatzea 2 ordutik beherako tartean

10,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2202843