53. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aberingo Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta nola inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan den jendaurrean egoteko epea, gaitu zena iragarkia 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 11n, behin betiko onetsita gelditzen da aipatutako aldaketa.

Aberinen, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

V. KAPITULUA

Familia baratzeak edo herri-lur/luberriak arautzea

Sarrera:

Kapitulu berri hau gehitzen da, familia baratze edo herri-lur/luberri gisa ezagutzen diren aprobetxamenduak arautzeko, bai eta xedapen iragankor bat ere, egungo egoerari irteera emateko.

Herri-lur/luberriek ehun urte inguruko antzinatasuna dute, eta familia behartsuentzako mantenu modu gisa ezarri ziren, halako familiek barazkiak eta lekaleak lantzeko eta, horrenbestez, oinarrizko beharrak asetzeko aukera izan zezaten.

Esleipen hori, jakina, herriko bizilagunei egiten zitzaien.

Gaur egun, askotariko egoerak bizi ditugu; izan ere, herriko bizilagun askok herri-lur/luberri ugari bereganatu dituzte, lur horiek lantzen dituzten kanpotarrak ere badaude, eta zenbait lur jada zendu diren pertsonen izenean daude.

Bestalde, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 156. artikuluak ezartzen du mota horretako lursailetarako laborantzarako herri-lurren %10 erabiltzen ahalko dela.

Udalean, laborantzarako herri-lurren %10 guztira 75 erregu-lur izanen litzateke, baina, egiatan, 300 erregu-lur baino gehiago erabiltzen ari dira.

Hala, familia baratzeak edo herri-lur/luberriak honela arautzen dira:

33. artikulua. Udalak familia baratzeetarako gordetzen dituen finkak identifikatu dira, eta laborantzarako esleitzen ahalko dira finka horiek, horretarako eskaririk ez badago betiere.

Guztira, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 156. artikulu horri jarraikiz, 75 erregu-lur izanen lirateke baratzetarako, eta gainerakoa laborantzarako erabiliko litzateke.

Labore bereziren baten barruan (zuhaiztiak) dauden gainazalak baratzeen parekoak izanen dira.

Gainazal hori gaur egun herri-lur/luberri gisa agertzen eta ondoren identifikatzen direnen barruan egonen litzateke.

–Los Prados aurkintza:

2. poligonoa, 229, 230,233, 769, 771,774, 776, 777, 779, 780, 781, 783, 786, 788, 789, 790, 791, 793, 794, 795, 797, 798, 799, 800, 801, 805, 942 lurzatiak.

–El Plano aurkintza:

2. poligonoa, 269, 271, 293, 741, 751, 765, 766, 768, 782, 792, 821, 831, 832, 823, 824 lurzatiak.

–La Cascajera aurkintza:

2. poligonoa, 209 eta 920 lurzatiak.

–La Fuente de Medio aurkintza:

1. poligonoa, 187, 190, 195, 199, 207, 234 lurzatiak.

–El Arenal aurkintza:

2. poligonoa, 232, 783, 785, 804 lurzatiak.

–El Pradillo aurkintza:

1. poligonoa, 162, 163, 164, 168, 169, 170, 179, 182, 193, 202, 218, 198 lurzatiak.

–Muga Zaraputz aurkintza:

1. poligonoa, 267. lurzatia.

–La Fuente de Medio aurkintza:

1. poligonoa, 173, 185, 191, 194, 195, 203, 209, 216, 225, 226, 231, 263, 275 lurzatiak.

–Pradoancho aurkintza:

2. poligonoa, 273, 285, 286, 297, 364, 365, 367, 418, 833, 835, 838, 839, 840, 841, 842, 844, 846, 847, 848, 849, 850, 852, 854, 855, 857, 859 lurzatiak.

–Las Pozancas:

2. poligonoa, 878, 881, 886, 888, 889, 894, 898, 908, 914, 922 lurzatiak.

–Zarralagaiza aurkintza:

2. poligonoa, 265 lurzatia.

–Barrichato aurkintza:

1. poligonoa, 221, 235, 245, 272 lurzatiak.

34. artikulua. Baratze gisa ustiatu beharreko gehieneko azalera, baratze bakoitzeko erregu-lur bat izanen da.

35. artikulua. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea.

b) Aberingo Udaleko biztanleen erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea gutxienez urte bateko antzinatasunez.

c) Aberingo Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

d) Esleipena familia-unitate bakoitzeko izanen da, eta familia-unitatetzat hartuko dira etxebizitza berean bizi diren pertsona guztiak. Udalak aukera izanen du familia-unitate bakoitzeko esleipen hori handitzeko, familia-unitate horren baliabide ekonomikoen edo sobera geratzen diren baratzeen arabera betiere.

e) Onuradunak berak landu beharko du familia baratzea.

f) Ustiapen eskubidearen titularrak eskubide hori hirugarren bati eskualdatzen ahalko dio, baldin eta hirugarren horrek artikulu honetako aurreko puntuetako baldintzak betetzen baditu eta Udalak baimena eman badio, eta lehentasuna izanen du baratzerik esleituta ez duen bizilagunak.

g) Ustiategiaren titularra hiltzen denean, jaraunsleek baratzea ustiatzen jarraitzen ahalko dute, baldin eta aurreko puntuetako baldintzak betetzen badituzte. Baratze bat baino gehiago egonez gero, ustiapen eskubidea baratze bakar bati egokituko zaio, eta gainerakoa Udalaren esku geratuko da.

h) Norbaitek herriko bizilagun izateari uzten badio, familia baratzea baliatzeko eskubidea galduko du eta baratza udalari itzuli beharko dio.

i) Baratzea arrazoi justifikaturik gabe lantzen ez badu, ustiapen eskubidea galduko du dagokion pertsonak, eta udalaren eskura itzuli beharko du.

j) Udalak baratzeak esleitzen ahalko dizkie herriko biztanleak ez diren pertsonei, herriarekin lotura dutelako edo beste arrazoiren bat dela medio, horiek hala eskatzen dutenean, baldin eta soberako lursailak badaude eta herriko biztanleen artean eskaera egin duten guztiei jada esleitu bazaizkie baratzeak.

Esleipen hori bi urterako eginen da gehienez, eta luzatzeko aukera izanen da, herriko biztanlerik ez dagoen bitartean eskabidea eginda eta lurzatirik esleitu gabe. Halako kasuetan, eskatzen zaion urte berean itzuli beharko dio Udalari esleipendunak esleitutako lurzatia, fruituak jaso ondoren.

36. artikulua. Labore lurzatiak.

Herri-lur/luberriak lurzatiak herri-lurretarako irizpidearen arabera esleituko dira (8 urte), herri-lur/luberrirako ezarritako tarifekin.

37. artikulua. Tarifen titulua.

Laborantzako finkak: 0,009 euro/m² (8 euro erregu-lur bakoitzeko).

Baratzeak eta labore bereziak:

–Herriko biztanleak: 0,009 euro/m² (8 euro erregu-lur bakoitzeko).

Gainerako azalera: 0,027 euro/m² (25 euro erregu-lur bakoitzeko).

–Herriko biztanleak ez direnak: 0,027 euro/m² (25 euro erregu-lur bakoitzeko).

XEDAPEN IRAGANKORRA

Egungo egoera arautzeko, aldi iragankor bat ezarri da, jarraian zehazten diren kondizioetan:

1.–Gaur egun herri-lur/luberri kategoriako lurzatiak landatzen dituztenak eguneratzea. Aurten, urtean zehar, udalera joan beharko dira herri-lur/luberri kategoriako lurzatiak landu baina lurzati horiek beren izenean ez dituzten bizilagunek, egoera eguneratu eta erregularizatzeko.

2.–Gaur egun dauden laborantzarako eta baratzetarako lurzatien esleipena mantenduko da; alabaina, laborantzarako lurzatiak zein baratzeak, emakidadunak laborantzari uko egiten badio edo zentzen bada, 35. eta 36. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

Egoera hori gertatuko da, halaber, laborantza finken kasuan, emakidadunak bere finken jabetza eskualdatzen duenean edo jabetza horiek ustiatzeari uzten dionean.

Eskubide horren titularrak izaki finka horiek –nola baratzeak hala laborantzarako lurrak– lantzen dituzten pertsonek jarduera horrekin jarraitzen ahalko dute, baina ustiaketa hori uzten dutenean, mortis causa edo inter vivos eskualdaketa dela-eta, 35. eta 36. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

3.–Gehieneko azalera –erregu-lur bat– baino baratze handiagoak landatzen dituzten herriko bizilagunek 37. artikuluan ezarritako tarifak ordaindu beharko dituzte 2022ko ekitalditik aurrera.

Ustiategi horiek titularrez aldatzeko, beharrezkoa izanen da Udalaren baimena, eta 35. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiko zaie.

4.–Gaur egun baratzeak landatzen dituzten baina herriko bizilagunak ez diren pertsona guztiek jarduera horiekin jarraitzen ahalko dute, baina kanona 37. artikuluan xedatutakoa izanen da.

Kasu horretan, ezin zaizkie ez hirugarrenei ez jaraunsleei eskualdatu, eta landatzeari utziz gero, udalaren esku geratuko lirateke.

Iragarkiaren kodea: L2202831