52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateko asanbladak, 2021eko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta abenduaren 20an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: -.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: -.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 54.300,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 25.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: -.

B) Kapital eragiketak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: -.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: -.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: -.

Guztira: 79.300,00 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 9.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 67.400,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: -.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.300,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa eta beste ustekabeko batzuk: -.

B) Kapital eragiketak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: -.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: -.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: -.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: -.

Guztira: 79.300,00 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2022ko otsailaren 22an.–Lehendakaria, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2202931