52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

127E/2022 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen eraginaren txostena egiten baita “Mendabiako industria poligonoa urbanizatzeko proiektua - Handitzea” izeneko proiektuari buruz. Mendabiako Udala da sustatzailea.

2022ko urtarrilaren 20an, Mendabiako Udalak goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen eraginaren ebaluazio sinplifikatua egiten hasteko eskaera igorri zion Biodibertsitatearen Zerbitzuari. Espediente hori sartuta dago Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 7. multzoan.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen du ingurumen organoak ebazpen arrazoitua emanen duela proiektua ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren mende jartzeari buruz edo ingurumen eraginari buruzko txostena emateari buruz, txosten honetan ezartzen den bezala. Dokumentazioaren atal bat 12. eranskina da, “Ingurumen Dokumentua” izenekoa, eta hartan zehazten dira hirigintza proiektuan aplikatu beharreko ingurumen neurriak eta haien aurrekontuko partida.

Hirigintza proiektuaren xedea da “Mendabiako industria poligonoa - handitzea” proiektuaren hirigintza lanak zehaztea alderdi teknikoei eta ekonomikoei dagokienez, haren sorburua den Plan Partzialaren zehaztapenak eta ondorengo aldaketak aurrera eramanez. Esparruak gutxi gorabehera 21 hektarea ditu, industria erabilerako lurzoru urbanizagarriaren S-8+9 Sektorekoak. Industria eremua era horretan diseinatu da hainbat lurzati mota behar zirelako, tamaina txikikoak (400-1000 m²) nahiz tamaina handikoak.

Industria poligonoa NA-134 Ebroko ardatza saihesbidearen eta NA-6310 (Torres del Río - Elizagorria) errepideen artean kokatzen da, Mendabiako hirigunearen ipar-ekialdean, eta barnean ditu eremu urbanizatuak eta garatuak.

Proiektuan jasotzen diren prebentzio eta ingurumena hobetzeko neurrien artean, aipagarriak dira drainatze jasangarrirako neurriak, jariatze-urak eta higadura gutxitzeko, 3 idoi ezarriz inguruan, eremuaren depresio gisara, 10 urteko uraldiak biltzeko eta errepikatze-denbora gehiagoko beste uholde batzuk mailakatzeko gaitasuna dutenak. Eta mugikortasunarekin lotutako neurriei dagokienez, motorrik gabeko ibilgailuentzako erreserbatutako plazak.

Ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. “Mendabiako Industria Poligonoa - Handitzea urbanizatzeko proiektuak” Mendabiako Udalak sustatzen duenak, ez du eragin adierazgarririk ingurumenean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Mendabiako Udalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko otsailaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2202950