52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Vianako Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 326. Artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Vianan, 2022ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

UDAL ORDENANTZA, UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza honen xedeko tasa ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean.

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude kirol-instalazioak erabiltzen dituzten pertsonak.

3. artikulua. Ordaintzeko betebeharra sortzen da kirol-instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batera.

4. artikulua. Pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako banakako plazak izanen dira ordainarazpen hau biltzeko oinarria.

5. artikulua. I. eranskinean ezarritako tarifen arabera jasoko dira eskubideak.

6. artikulua. Udalaren kirol-instalazioetan sartzeko txartela edo baimena eskuratzen den unean sortzen da ordenantza honek araututako tasa ordaintzeko betebeharra.

7. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek une oro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioak erabiltzekoak, Udalaren kiroldegian ikusgai jarriko baitira.

8. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek txartela eskatu eta inork aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatuko da.

9. artikulua. Udalaren kiroldegian sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.

10. artikulua. Salbuespenak. Pistan zein pilotalekuan sartzeko ordaintzetik salbuetsita daude:

–Udal-kirol eta -jarduerak.

–Klub federatuak, elkarteak, eta erabilera idatziz eskatzen duten erakundeak; beharrezkoa izanen da kirol-batzordearen oniritzia.

Emakumeen eta hirugarren adinekoen kirola sustatzen duten jarduerek ez dute gimnasioaren alokairua ordaindu beharko, antolatzailea Udala baldin bada.

11. artikulua. Hobariak.

Udalak antolatutako bi jarduera edo gehiago egiten dituztenek 2 euroko deskontua izanen dute bigarren eta hurrengo jardueretan.

3 eta 17 urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretarako, jardueraren prezioan %15eko deskontua izanen du anai-arrebetan bigarrenak, eta hirugarrenak eta hurrengoek %20koa.

12. artikulua. Arauak.

1.–Vianan erroldatutakoak “etxekotzat” hartuko dira; aldiz, “kanpokotzat” hartuko dira Vianan erroldatuta ez daudenak, bertan jaioak izan edo bertan bizi arren; orobat, kanpokoak.

2.–Talde bat “etxekotzat” hartuko da, gutxienez kideen %50 Vianan erroldatutako pertsonaz osatuta badago. Baldintza hori bete ezean, “kanpokotzat” hartuko dira.

3.–Talde batek baino gehiagok ordu bera eskatuz gero, honako lehentasun ordena hau finkatuko da:

1. Vianan erroldatutakoak.

2. Vianan jaiotakoak.

3. Vianan bizi eta erroldatuta ez daudenak.

4. Kanpokoak.

5. Lehentasunean berdinduz gero, kiroldegiaren ardura duen udal langileak zozketa eginen du taldeen aurrean.

4.–Talderen batek ordu bat baino gehiago nahi izanez gero, talde guztiei orduak esleitu ondoren geratzen diren ordu hutsetan soilik izanen du aukera.

5.–Ordu batez alokatzeko, fitxa bat bete beharko da parte-hartzaileen datuekin.

6.–Pista eta pilotalekua alokatzeko eskaerak urtarriletik ekainera arte eta urritik abendura arte izanen dira; uztaila, abuztua eta iraila libre gelditzen dira edozein eskaeratarako. Gimnasioa alokatzeko eskaerak hilabetekoak izanen dira.

7.–Alokatutako epearen lehen hamabostaldian ordainduko da tasa. Tasa ordaintzen ez bada, kendu eginen da hartutako ordua eta bide exekutiboan eginen da diru-bilketa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

I. ERANSKINA

Pista alokatzea, ordubete

15,50 euro

Pilotalekua alokatzea, ordubete

8,00 euro

Kirol anitza, 1 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Kirol anitza, 2 egun astean/hiruhilekoan

40,00 euro

Psikomotrizitatea, 1 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Psikomotrizitatea, 2 egun astean/hiruhilekoan

40,00 euro

Hileko kuota mantentze-gimnasia 3. adina-erretiratuak, 1 egun astean/hiruhilekoan

20,00 euro

Hileko kuota mantentze-gimnasia 3. adina-erretiratuak, 2 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Egokitzapen fisikoa, hiruhilekoa, 2 egun astean/hiruhilekoan

66,00 euro

Egokitzapen fisikoa, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

33,00 euro

Zumba ikastaroa, 1 egun astean/hiruhilekoan

33,00 euro

Zumba ikastaroa, 2 egun astean/hiruhilekoan

66,00 euro

Entrenatu lasterka, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Entrenatu lasterka, hiruhilekoa, 2 egun astean/hiruhilekoan

60,00 euro

Entrenatu lasterka, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan VIA-T bazkidea

27,00 euro

Entrenatu lasterka hiruhilekoa, 2 egun astean/hiruhilekoan VIA-T bazkidea

54,00 euro

Uretako jarduerak, hiruhilekoa, erretiratuak, 1 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Gihar-luzatzeak, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

40,00 euro

Gihar-luzatzeak, hiruhilekoa, 2 egun astean/hiruhilekoan

60,00 euro

Yoga, hiruhilekoa, 1,15 ordu, 1 egun astean/hiruhilekoan

55,00 euro

Yoga, hiruhilekoa, ordubete, 1 egun astean/hiruhilekoan

50,00 euro

Yoga, hiruhilekoa, 1,15 ordu, 2 egun astean/hiruhilekoan

95,00 euro

Atletismoa haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Atletismoa haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean/hiruhilekoan

40,00 euro

Karatea haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

48,00 euro

Karatea haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean/hiruhilekoan

66,00 euro

Irristaketa haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Yoga haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

30,00 euro

Yoga haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean/hiruhilekoan

40,00 euro

Eskubaloia, hiruhilekoa

54,00 euro

Defentsa pertsonaleko ikastaroa, hiruhilekoa, 2 egun hilean/hiruhilekoan

30,00 euro

Osasuna sustatzeko jarduera, 1 egun astean/hiruhilekoan

40,00 euro

Osasuna sustatzeko jarduera, 2 egun astean/hiruhilekoan

60,00 euro

Luzatzeak + yoga, 2 egun astean/hiruhilekoan

75,00 euro

Luzatzeak + yoga (ordubete), 2 egun astean/hiruhilekoan

70,00 euro

Luzatzeak + yoga (2 ordu), 2 egun astean/hiruhilekoan

115,00 euro

Duatloia:

Federatuak: izena ematen duten lehen 100ak

35,00 euro

Federatuak: izena ematen duten lehen 100en ondorengoak

40,00 euro

Federatu gabeak

45,00 euro

Herri-lasterketa:

Federatuak

10,00 euro

Federatu gabeak

15,00 euro

Boxeoa, 1 egun astean/hiruhilekoan

33,00 euro

Boxeoa, 2 egun astean/hiruhilekoan

66,00 euro

Txangoak: Kostu osoaren %60

Jarduera berrietarako, antzekoena den jardueraren zenbatekoa aplikatuko da

Iragarkiaren kodea: L2202723