52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Uztarrozeko Udalak, 2021eko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, iragarkia paratu zen iragarki-taulan eta 2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an, eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin.

Aurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrekontua behin betiko onetsi da, eta foru araudi horren 202.3 artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez, xedatutakoari jarraikiz, argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik.

GASTUAK

Kontzeptua

Hasierako kredituak (euroak)

1

Langileria-gastuak

27.300,00

2

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

67.500,00

4

Transferentzia arruntak

47.640,00

6

Inbertsio errealak

15.285,00

Guztira

157.725,00

DIRU-SARRERAK

Kontzeptua

Hasierako kredituak (euroak)

1

Zuzeneko zergak

35.500,00

2

Zeharkako zergak

7.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

23.310,00

4

Transferentzia arruntak

86.865,00

5

Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak

5.050,00

Guztira

157.725,00

Uztarrozen, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2202786