52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa.

2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezkoa da behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen zehaztuta:

PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak.

–Kultur koordinatzaile eta liburutegiko arduradun bat. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %40,2 (1); lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan-baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %38; (2) mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10; arrisku bereziko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu bat. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %20; mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10; arrisku bereziko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

(1) Lanpostuko osagarriaren portzentajearen %30,2 behin-behinekoa da. B mailara igotzeko proba murriztuak gaindituz gero, lanpostuko osagarria %13 izanen da.

(2) Lanpostuko osagarriaren portzentajearen %25,04 behin-behinekoa da. C mailara igotzeko proba murriztuak gaindituz gero, lanpostuko osagarria %13 izanen da.

Administrazio-kontratudun langileak.

–Idazkaria (hutsik). Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %21,88; lanaldi luzapeneko osagarria: %7. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

Lan araubidean kontratatutako langileak.

–Administrari-ofizial bat (hutsik). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %25; lanaldi luzapeneko osagarria: %5; mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Bi administrari-ofizial (hutsik). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Bi zerbitzu anitzetako enplegatu (hutsik). Maila: D. Mailako osagarria: %12; lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Garbitzaile bat (hutsik). Maila: E. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi osoa.

–Garbitzaile bat (hutsik). Maila: E. Mailako osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: lanaldi partziala (5 ordu egunean, %69).

Langileen zerrenda

Funtzionarioak.

–Sádaba Martínez, Julio. Kultur koordinatzaile eta liburutegiko arduraduna. Maila: C. Egoera: Jardunean. Gradua: 5. Antzinatasuna: 1991-06-01.

–Cordón Sola, Francisco Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: Jardunean. Gradua: 4. Antzinatasuna: 1997-06-13.

–Martínez Izal, Alberto. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Egoera: Jardunean. Gradua: 2. Antzinatasuna: 2008-06-16.

Sartagudan, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2202899