52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Ur hornidura arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan:

–Ur hornidura arautzen duen ordenantza fiskala.

Horren iragarkia 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Argitaratu ondoko jendaurreko aldia iraganik inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik, behin betiko onetsitzat jo, eta jarraian ematen da argitara.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Otsagabian, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

ORDENANTZA, UR HORNIDURA ARAUTZEN DUENA

“5. artikulua. Tarifak. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanarengatik: hamabost euro (15,00 euro).

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: hirurogeita bost zentimo (0,65 euro).

c) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: hirurogeita bost zentimo (0,65 euro).”

Iragarkiaren kodea: L2202720