52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2022rako zerga-tasak, tarifak eta prezio publikoak

2022ko ordenantza fiskalak onesteko erabakia 2022ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean. Bertan akatsak atzeman direnez, honen bitartez horiek zuzendu eta berriz argitaratzen da testu zuzena, aipatutako Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua ordezten duena.

Funesen, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK EGITEKO ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (3. ORDENANTZA)

5. artikuluko 1. puntuko esaldia aldatzen da; 1b), 1c), 1d) eta 2 a) apartatuak kentzen dira; 4 e) apartatua eta 6 eta 7 puntuak gehitzen dira; eta gainerako apartatuetako tasak aldatzen dira.

TARIFAK

5. artikulua.

Ordenantza honek honako tarifa hauek izanen ditu:

1.–Fotokopiak eta partzelen zedulak.

a) Fotokopiak:

20 fotokopia arte: 0,20 euro orriko.

20tik gora: 0,15 euro orriko.

A4 koloretan: 0,60 euro orriko.

A3 koloretan: 1,50 euro orriko.

b) Partzelen zedula: 1 euro.

2.–Jarduera sailkaturako lizentzia.

Gan-Nik sozietatearen txostena duten jarduera sailkatuetarako, Udalari espediente bakoitzagatik fakturatutako zenbatekoen kostua osorik ordaindu beharko da.

3.–Jarduerarako lizentziak edo irekitzekoak eskualdatzea: 50 euro.

4.–Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek ematen dituzten ziurtagiriak, azken bosturtekoaren agiri edo datuei buruzkoak, plegu bakoitzeko 2 euro.

b) Aurreko bosturtekoko agiri edo datuei buruz, plegu bakoitzeko 2,50 euro.

c) Hamar urtetik gorako agiri edo datuei buruz, plegu bakoitzeko 4 euro.

d) Familia berrelkartzea, katastroa eta bestelakoak, udal arkitekto aholkulariaren txostena behar dutenak, plegu bakoitzeko: 100 euro.

5.–Udalaren beste agiri batzuk egitea, beste tarifa batzuetan jasotzen ez direnean: 2 euro.

6.–Udal txostenak:

a) Udaleko Udaltzaingoaren zerbitzuko agenteek egindako txostenak, partikularren aferei buruzkoak, plegu bakoitzeko: 100 euro.

b) Ur Zerbitzuko arduradunek egindako txostenak eta beste txosten batzuk, plegu bakoitzeko: 25 euro.

7.–Hirigunean zirkulatzeko baimena duten ibilgailuen txartela: Ibilgailu bakoitzeko: 20 euro.

ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA (5. ORDENANTZA)

Tarifen eta prezio publikoen eranskinean, igerilekuetako udako denboraldiko abonuen apartatuan, senar-emazteei eta izatezko bikoteei dagokiena kentzen da, hilabeteko abonu berri bat jasotzen da, igerilekuetako gainerako eremua (frontoia eta tenis pista) erreserbatzeko apartatua kentzen da, bai eta padeleko, tenis pistako eta pilotalekuko udako denboralditik kanpoko abonuena ere.

TARIFEN ETA PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

Kirolgunerako tarifak.

Udako denboraldiko abonua igerilekuetarako:

–7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 30 euro.

–15 urtetik 64ra bitartekoak (biak barne): 45 euro.

–65 urtetik gorakoak: 30 euro.

–Familia ugarien abonuak: %25eko deskontua (Funesko herritarrak, familia ugariaren txartela dutenak).

–Hilabeteko abonua (hilabete, egiten den egunetik hasita): 35 euro hilean.

–Igerilekuetako abonatuaren txartela galtzea: 3 euro.

Eguneko sarrerak: 5 euro.

Padel pista erreserbatzea: 5 euro ordu bakoitzeko.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASA PUBLIKOAK (7. ORDENANTZA)

Zenbatekoen eranskinean, “I. epigrafea. Lurzoruko aprobetxamendu bereziak” izenekotik kendu egin da I.3.1. “Saltokiak eta barrakak festetan” puntuko a) apartatua, puntu horrek “Festetako kalez kaleko saltokiak” izendapen berria hartu du eta aldatu egin dira honako puntu hauek: I.3.2 “Feria esparrua Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkarteari adjudikatzea”, I.4. “Salmenta automatikorako gailu finkoak” eta I.5. “Lurzorua okupatzea garabiekin”.

ZENBATEKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Herriko festak (tasa kalkulatzeko, 15 egun hartzen dira halakotzat): 0,20 euro/m²/eguna.

–Udako denboraldia (90 egun hartuko dira halakotzat, ekainaren 15etik irailaren 15era arte): Kuota kalkulatzeko aplikatuko da 15 egun, 0,20 euro/m²/eguna gehi 75 egun, 0,15 euro/m²/eguna.

–Urtearen gainerakoa: 0,10 euro/m²/eguna.

I.2. Osteguneko azoka txikia eta kaleko saltokiak herriko festetan:

–4 metro lineal arte: 4 euro/eguna.

–4 metrotik gora: 0,50 euro/m/eguna.

I.3 Festetako saltokiak eta barrakak.

1.3.1. Festetako kalez kaleko saltokiak: 1,20 euro/m²/eguna.

1.3.2. Feria esparrua Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkarteari adjudikatzea:

Urtero, hitzarmena formalizatuko da feria esparrua Nafarroako Ferietako Saltzaileen Elkarteari adjudikatzeko Funesen urte guztian ospatzen diren festa guztietarako (Gazteriaren festak, San Isidro eta herriko festak).

I.4. Salmenta automatikorako gailu finkoak: 20 euro/makina/urtea.

I.5. Lurzorua okupatzea edukiontziekin eta/edo obretako materialekin, aldamioekin, garabiekin eta antzeko beste batzuekin: 0,30 euro/m²/eguna.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO (8. ORDENANTZA FISKALA)

Pasabideak ezartzeko tasa aldatzen da, tasen eranskineko I. epigrafea “Ibilgiluen pasabidea” izenekoan.

TASEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

1.1. Gau eta eguneko pasabideak:

Urteko tasa: 75 euro.

Instalazioa: 30 euro.

Plakak: kostuaren prezioa.

Alta eta bajen kasuetan, seihilekoen arabera hainbanatuko da.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA FUNESKO UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK (9. ORDENANTZA)

Tasa eta prezioen eranskinak aldatzen dira.

TASEN ERANSKINA

1 epigrafea.

Ehorzketak: 200 euro.

2 epigrafea.

Hobitik ateratzea: 200 euro.

3 epigrafea.

Lekualdatzeak (ehorzketa eta hobitik ateratzea) ireki beharreko hobi batera: 200 euro.

4. epigrafea.–Beste zerbitzu batzuk.

Inork eskatzen badu ordenantza honetan zehazturik ez dagoen zerbitzurik edo ehorzketa bat arau orokorretik kanpo egin nahi bada eta, beraz, Udalak baimendu behar badu, zerbitzuaren kostu osoa kobratuko da, Udalak egiten badu edo, bestela, eskatzaileak bere kontura kontrataturiko pertsonek egiteko baimena emanen da.

PREZIOEN ERANSKINA

–Lurrean ehorzteko kontzesioa, 25 urterako: 300 euro.

–Banakako nitxoen kontzesioa, 25 urterako: 800 euro.

–Banakako nitxoen erreserba, 25 urterako eta gehienez ere erreserba bat: 1.500 euro.

–Banakako kolunbarioak, 25 urterako: 350 euro.

–Banakako kolunbarioen erreserba, 25 urterako eta gehienez ere erreserba bat: 350 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN EGOITZAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (11. ORDENANTZA)

Eranskina aldatzen da.

ERANSKINA

Udalaren egoitzak erabiltzea:

Gutxieneko kuota: 20 euro.

–Lokalaren erabilera esklusiboa behar izanez gero, Udalak aztertuko du eman daitekeen eta erabilera tasa zein den.

–Salbuetsita daude Funesko elkarteak, irabazi-asmorik ez badute eta izena ematen badute Funesko Udalaren erregistroan, elkarteen errolda batean.

Kultur ekitaldiak Kultur Etxean:

–Zinema saioa:

–Haurren saioa: 3 euro (haurren saiotzat hartuko da arratsaldeko lehenbizikoa, eta prezio bera da denendako, haurra zein heldua izan; hortaz, ordua da bereizgarria).

–Helduen saioa: 5 euro (helduen saiotzat hartuko da haurren saioaren ondokoa, eta prezio bera da denendako, haurra zein heldua izan).

–Antzerki saioa eta bestelako kultur emankizunak: sarreraren zenbatekoa kobratuko da emanaldi motaren arabera.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA 0-3 URTE BITARTEKO HAUR HEZKUNTZAKO UDAL IKASTETXEKO ZERBITZUEN TASAK (20. ORDENANTZA)

Eranskina aldatzen da.

ERANSKINA

2021/2022 ikasturteko tarifak

Nafarroako Gobernuak 2021-2022 ikasturterako ezartzen dituen tarifak.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK GORDETZEKO ETA IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOAN IBILGETZEKO TASAK (21. ORDENANTZA)

Tarifen eranskina aldatzen da.

TARIFEN ERANSKINA

Ibilgailu mota

I. epigrafea.

Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren gordetegira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada.

–Ibilgailuak gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badu: 70 euro.

–Ibilgailuak 3.500 kg-tik gorako pisua badu: zerbitzuaren kostua eskatuko da.

II. epigrafea.

Zerbitzua osorik egiten denean, eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren gordetegira eramaten denean:

–Ibilgailuak gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badu: 140 euro.

–Ibilgailuak 3.500 kg-tik gorako pisua badu: zerbitzuaren kostua eskatuko da.

III. epigrafea.

Ibilgailua gordetegian dagoela gidariak edo jabeak jakiten duenetik 24 ordu igarota, gordetzen den egun edo zatiki bakoitzeko: 2 euro/ibilgailua.

IV. epigrafea.

Ibilgailua bide publikoan ibilgetzeagatik: 50 euro/ibilgailua.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA (28. ORDENANTZA)

Tasen eranskina aldatzen da.

TASEN ERANSKINA

Ordenantza honetan aurreikusten diren ekitaldien erabiltzaileek ordaindu beharreko tasa 100 eurokoa izanen da.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA FUNESKO UDALAREN JABETZAKO MAHAIAK, AULKIAK ETA GAINERAKO ALTZARIAK MAILEGUAN EMATEA (30. ORDENANTZA)

Ezartzen da tasa aplikatuko dela eskatzaileak altzari horiek dituen egun bakoitzeko.

6. artikulua. Tasaren sortzapena.

Eskaera aurkezten denean sortuko da altzariak maileguan hartzeko tasaren tarifa; zenbateko hauek izanen ditu:

–Altzarien multzo batengatik: 10 euro/eguna. Multzotzat ondoko bi modalitateetako edozein hartuko da:

  • 2 bankuk, mahaiak eta 2 aulkik osatutako multzoa.
  • Mahai batek eta 10 aulkik osatutako multzoa.

–Eskaera ez bada egiten multzoaren arabera, baizik eta altzari bakoitzeko, ondoko tasa ordainduko da unitateko:

  • Mahai bakoitza: 5 euro/eguna.
  • Aulki bakoitza: 0,50 euro/eguna.
  • Bankua: 2 euro/eguna.

ORDENANTZA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA (31. ORDENANTZA)

4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasaren zenbatekoa aldatzen da.

4. artikulua. Udal lizentzia eskatzeko baldintzak.

f) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia tramitatzeko tasa ordaintzea, 30 euro, alegia. Gainera, partikularrari kobratzen ahalko zaizkio gainerako gastuak, alegia, tramitazioak, kontsultak edota Udalak ordenantza honen xedearekin lotuta behar dituen txosten teknikoak egiteagatik sortzen ahal direnak.

Iragarkiaren kodea: L2202883