52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, 2022. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez, baita Musika Eskolakoak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2202905