52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2202894