52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Zerga kontrolerako 2022-2023ko udal plana. Onespena

Doneztebeko Udalak, 2022ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerga kontrolerako udal plana, 2022tik 2023ra bitarteko ekitaldietarako, honako hauetan zehaztutako irismen eta edukiarekin: 13/2000 Foru Lege Orokorra, Nafarroako Tributuei buruzkoa, eta Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamendua, zeina onetsi baitzen 152/2001 Foru Dekretuaren bidez.

Zerga kontrolerako udal planaren edukia osorik dago argitaratuta Doneztebeko Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:

https://sedeelectronica.doneztebe.es/anuncios/aprobacion-del-plan-municipal-de-control-tributario-2022-2023/

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da aipatutako planaren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluarekin (Nafarroako Tributuei buruzko Foru Legea).

Donezteben, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2202891