52. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

379/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Fermín García Amigot jauna izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, biologo klinikoaren lanpostuan aritzeko Genetika Medikoaren Zerbitzuan, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 15eko 1121E/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Genetika Medikoaren Zerbitzuan) biologo klinikoaren lanpostu 1 oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2020ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan.

Abenduaren 22ko 1931E/2020 Ebazpenaren bidez (2021eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Eta otsailaren 8ko 202E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 18koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Fermín García Amigot jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, biologo klinikoaren lanpostuan aritzeko Genetika Medikoaren Zerbitzuan, eta plantilla organikoko 70620 lanpostua esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko otsailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2202864