50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

BILBAO MUSIKA TEA - BILBAO MUSKA ESKOLA ETA HITZARTUTAKO ERAKUNDEAK

Lan poltsak 2022-2024. Espezialitate guztiak

Bilbao Musika TEAko Zuzendaritza Batzordeak 2022/02/23an honako hau erabaki zuen:

Bilbao Musika Eskolarekin batera kudeaketa gomendioaren hitzarmena sinatu duten musika eta dantza irakaskuntzarako zentroetarako lan-poltsak osatzeko oinarri arautzaileak onartzea.

Oinarriak onartzeak berekin dakar honako hauek osatzen dituzten eranskinak onartzea:

1. eranskinean espezialitateak eta tituluak zerrendatzen dira, 2. eranskinean kudeaketa-gomendioaren hitzarmena sinatu duten erakundeen berri ematen da.

Azkenik, oinarrien ondoren, kudeaketa-gomendioaren testu osoa dago.

Erakunde sinatzaileen zerrenda honako hau da:

Aguraingo Udaleko Zortziko Musika Eskola, Dulantzi Musika Eskola, Altsasuko Musika eta Dantza Patronatua, Andoaingo Udala, Beasaingo Udal Loinatz Musika Eskola, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola-Bera, Bermeoko Udala, Donostiako Musika eta Dantza Eskola, Durangoko Bartolome Ertzilla Erakundea, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskola, Erandioko Musika Eskola, Errenteria Musikal Udal Musika Patronatua, Galdakaoko Musika Jardueren Udaltegia erakunde autonomoa, Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa, Getxoko Andres Isasi Musika Eskola, Hernani Musika Eskola Publikoa, Irungo Udalaren Kontserbatorioak, Lasarte Musika-Eskola Publikoa, Leioako Soinu Atadia Erankunde Autonomoa, Aralar Musika eta Kultura Musika Eskola-Lekunberri, Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskola, Loatzo Udalerrien Mankomunitatea, Mungiako Musika eta Dantza Eskola, Mutrikuko Udal Musika Eskola, Danbolin Musika Eskola - Orio, Portugaleteko Musika Eskola, Santurtziko Udal Musika Eskola, Eduardo Mocoroa Tolosako Mepu, Trapagarango Udal Musika Eskola, Kulturnieta S.A. - Urnieta, “Luis Aranburu” Udal Musika Eskola - Vitoria / Gasteiz.

Lan-poltsen oinarriak eta kudeaketa-gomendioaren testua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira 2022ko martxoaren 8an (II-784).

Bilbon, 2022ko otsailaren 25ean.–Zuzendari kudeatzailea, Ana Isabel Madariaga Ugarte.

Iragarkiaren kodea: P2203192