50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa, Auzo Turistikoa kaleko 15, behean, 1. poligonoko 543. lurzatian. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2022ko otsailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, Esako katastroko 1. poligonoko 543. lurzatian. Amelia Diego Díez da sustatzailea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2202683