50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Lankidetza-hitzarmena, Lizarrako Jabetza Erregistroarekin izenpetua, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko.
Lankidetza-hitzarmenaren bukaera

Santsolgo Udaleko alkateak, 2022ko urtarrilaren 31ko 2/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen bukatutzat jotzea Santsolgo Udalak eta Lizarrako Jabetza Erregistroak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, helburu zuena hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga kudeatzea, likidatzea eta biltzea. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Santsolen, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2202781