50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

AR3 banaketa eremuko 3. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

San Adriango Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 21eko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zituen udalerri honen Plan Orokorreko 3. banaketa eremuko 3. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Justo Fernández Hernández eta Esperanza Irigaray Resano dira sustatzaileak, Hormigones Andosilla SL ordezkatuz.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da akordio hau, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena eginik, eta haiei hiru hilabeteko gehieneko epea emanik Konpentsazio Batzordea eratzeko, eskritura publikoko egilespenaren bidez. Eratzen den unetik aitzina, Konpentsazio Batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Edo, aldez aurretik eta hautara, bi errekurtso hauetako bat:

–Berraztertzeko errekurtsoa, San Adriango Udalaren Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

San Adrianen, 2022ko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2202682