50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Milagroko Udalaren 2021eko plantilla organikoaren aldaketa hasiera batez onetsi zen 2022ko urtarrilaren 24an egindako ezohiko eta premiazko osoko bilkuran.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 27an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez, argitara ematen da 2021eko plantilla organikoaren aldaketaren behin betiko onespena, beherago ageri baita. Aldaketa hori indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren aldaketaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Plantilla organikoaren aldaketa hau argitara emanen da, orobat, ediktuen taulan eta Milagroko Udalaren egoitza elektronikoaren gardentasun atarian.

ALDAKETA 2021EKO PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

KOP.

MAILAKO O.

LP *

BATERAEZ.

ESKLUSIBOT.

LAN.

ARRISKU BEREZIA

BERARIAZ. OSAG.

BALDINTZAK

Kontu-hartzailea

B

OL

1

11,06

35

Jardunean

Kontu-hartzailea

A

OL

1

11,06

35

Hutsik

Administraria-diruzaina

C

OL

1

12

60,54

10

Iraungitzekoa

Mantentze-lan orokorretako ofiziala

D

OLM

1

12

35,76

Jardunean

(*) 17/2006 Foru Legeko eta 19/2008 Foru Dekretuko ordainsari osagarria du.

Milagron, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2203111