50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Egoitza elektronikoa sortzea

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legean (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

2022/061 Ebazpenaren bidez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Leringo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.lerin.es helbide elektronikoan.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Udaleko alor guztiei, eta argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoan eta web-atarian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean.

Bosgarrena.–Leringo Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua hilabeteko epean (39/2015 Legearen 123 eta 124. artikuluak)

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).

–Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8. artikulua).

Lerinen, 2022ko otsailaren 21ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2202702