50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Udal Plan Orokorreko 5. ordenantzaren hiri-lurzoruaren eremuan hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onesteko erabakiaren aurka

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da udalaren osoko bilkurak 2021eko irailaren 30ean hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, behin betiko onetsi zen Udal Plan Orokorreko 5. ordenantzaren hiri-lurzoruko hiri-jarduketarako plan berezia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. puntuetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun guztiak epatzen dira, demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 65-22 prozedura arruntean, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2022ko martxoaren 4an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2203301