50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 11.tik 28.era bitarteko lurzatietan (Artadiburua edo Colonia del Pilar). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko otsailaren 18ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, Uharteko 1. poligonoko 11.tik 28.era bitarteko lurzatietan (Artadiburua edo Colonia del Pilar). Horren helburua da lurzatien aprobetxamendua eta eraikigarritasuna handitzea, eta Artadiburua kalea irekitzea. Sustatzailea Uharteko Udala da (48/2022 esp.).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2022ko otsailaren 18an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2202610