50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, garapenerako nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak emateko (2022. urtea). Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 612029.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/612029).

Bat etorriz ezartzen denarekin Udalak garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan egiten dituen jarduketak arautzen dituen ordenantzaren 8. artikuluan (2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa), Batzarrak erabaki du dirulaguntzen deialdia onestea. Hona hemen deialdiaren laburpena:

1. Xedea: garapenerako nazioarteko lankidetzaren aldeko udal ekintza, hala behar duten herrialde edo komunitateetan.

2. Modalitateak:

a) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 2 urte eta 4 urte artekoak.

b) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 12 hilabetetik beherako iraupena dutenak.

3. GGKEek bete beharreko baldintzak: kaudimen eta efikazia baldintzak txertatzea (ordenantzaren 8. artikulua).

4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa (ordenantzaren 9. artikulua).

5. Ordenantza arautzailea hemen kontsulta daiteke:

a) Dirulaguntzen Datu Base Nazionala.

b) Galarko Udalaren web-orria, iragarki-taula, Lankidetzaren ordenantza.

c) 2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa.

6. Epea, 2022. urteko eskabideak aurkezteko: 2022ko ekainaren 30a, lankidetza eta garapenerako programak 2 urte eta 4 urte artekoak izan, nahiz 12 hilabetetik beherakoak izan.

Getze Galarren, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2202796