50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UN-6.1ean, 2. poligonoko 153. lurzatian. Behin betiko onespena

2022ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, behin betiko onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Doneztebeko UN-6.1ean, 2. poligonoko 153. lurzatian. Hitzarmena Udalaren eta Pedro Joxe Martin Mendibururen artekoa da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

Donezteben, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2202897