50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Birpartzelazio-proiektua UN-9 egikaritze-unitatean. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko otsailaren 23an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Doneztebeko Udal Plan Orokorreko UN-9 egikaritze-unitatearen birpartzelazio-proiektua, Jokin Elizalde Arretxeak eta José Luis Irurita Silosek sustatuak.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Donezteben, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2202895