50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Gazteluberriko udal bulegoetan ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari berariaz uko egiteko.

Epe horretan ez bada berariaz uko egiten, beren lurrak ehiza-barrutian sartuko dira.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Gazteluberri.

Gazteluberrin, 2022ko otsailaren 25ean.–Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2202980