2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Dirulaguntzen deialdi publikoa, podologia zerbitzuetarako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean (2022. urtea). Laburpena
DDBN (Identifikazioa): 611849.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/611849).
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 22an egin bilkuran, 2022. urterako dirulaguntzen deialdi publikoa onetsi zuen, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean.
Onuradunak eta helburua:
Deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea gizarte zerbitzuen arloko aldi baterako dirulaguntzak/laguntzak norgehiagokako araubidean emateko Burlatako bizilagun erroldatuei, podologia zerbitzua erabiltzeagatik. Podologia zerbitzua emateko enpresa adjudikazio-hartzaileak entitate laguntzaile moduan jardunen du.
Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoaren prestazioa jasotzeko aukera biztanleriaren halako sektore bati ematen zaio; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta beren adinaren kariaz zerbitzu horien beharrean daudenendako, baldin eta haien diru-sarrera mailak ezarritako baremoarekin bat egiten badu.
Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 611849) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:
Deialdiko gehieneko kopurua 12.000,00 eurokoa da, podologiarako laguntzen 23181 4800004 aurrekontuko partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.
Diruz lagunduko da, gehienez, zerbitzuaren kostuaren %85, erreferentziatako harturik podologia zerbitzuak ezarritako prezioa.
Inork ezin izanen du hilabetean zerbitzu bat baino gehiago hartu. Onuradun bakoitzak gehienez ere 6 aldiz erabili ahalko du podologia zerbitzua kontzesioaren urtean, urteko lehen egunetik hasita.
Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Burlatan, 2022ko otsailaren 23an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.
Iragarkiaren kodea: L2202784