50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, dirulaguntzen deialdi batena. Deialdi horren bidez dirulaguntzak emanen dira eskola-adineko haurrek kirol jarduerak egin ditzaten 2021-2022 ikasturtean

DDBN (Identifikazioa): 612456.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/612456).

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko 2021-2022 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzen dutenentzat, baldin Berriobeitin erroldatuta badaude.

Hona hemen dirulaguntzak biltzen ahal dituzten jarduerek bete beharreko baldintzak:

–Ikastetxeek, udalek, enpresa publikoek edo kirol klubek eskainitako kirol-jardueretan parte hartzea.

–Eskaitzaile bakoitzari jarduera baterako bakarrik emanen zaio laguntza. Derrigorrezko eskolatzearen adinean dauden haurrek –hots 6 eta 16 urte bitartekoek– egindako jarduerak (Lehen Hezkuntzako 1. Mailatik DBHko 4. mailara).

–Ikasturte guztirako (2021-2022) programatutako jarduerak, gutxienez astean bitan direnak.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 7an hasiko da eta apirilaren 27an amaituko.

Berriobeitin, 2022ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2202962