50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, otsailaren 9ko 6/2022 Foru Dekretuarena. Haren bidez aldatu zen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua, zeinaren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak.

Otsailaren 9ko 6/2022 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua, zeinaren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak. Foru dekretu hartan egindako akats batez oharturik (2022ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 24an), bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Honako hau dioen tokian:

“AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.–Hiru hilabeteko epea ezartzen da, foru dekretu hau indarrean sartzen denetik, 35 bis artikuluan aipatzen diren erantzukizunpeko adierazpenak eta dokumentazioa aurkezteko.”

Honela behar du:

“AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.–Hiru hilabeteko epea ezartzen da, foru dekretu hau indarrean sartzen denetik, laugarren xedapen iragankorrean aipatzen diren erantzukizunpeko adierazpenak eta dokumentazioa aurkezteko.”

Iruñean, 2022ko martxoaren 7an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2203345