50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 7. poligonoko 301. lurzatirako. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, otsailaren 23an emandako 41/2022 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion 7. poligonoko 301. lurzatiko —Itzea karrika 8— xehetasun-azterketari. Comunidad de Propietarios Itzea karrika 8 da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2022ko otsailaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2202810