50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Xehetasun-azterketa,1. poligonoko 644. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Alkatetzaren 2022ko otsailaren 22ko 11/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zela xehetasun-azterketa, Beireko 1. poligonoko 644. lurzatian, José Lacasta Labarik sustatuta. Hori guztia, betetzeko ezartzen dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Beiren, 2022ko otsailaren 22an.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2202721