50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

19/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak proposatu du bere plantilla organikoa aldatzea, epai bat betetzearren.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren batean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoko lanpostu batzuen araubide juridikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Lan araubidea esleitzea erizain lanpostu huts bati, zehazki, plantilla organikoan 62081 zenbakia duenari.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:

–Lan araubidea esleitzea erizain lanpostu huts bati, zehazki, plantilla organikoan 63909 zenbakia duenari.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko martxoaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2203160