50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

11A zenbakiko lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (5. azpieremuko 10. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea 11A zenbakiko lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatitik bereizia (6. azpieremuko 9. hiri unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 46.715,50 euro.

Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), martxoaren 31ko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2202616