50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Ordenantza fiskala, arautzen dituena ordaindu beharreko tasak aparkatze murriztuko eremuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea gaitzen duten txartelengatik. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskala, arautzen dituena ordaindu beharreko tasak aparkatze murriztuko eremuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea gaitzen duten txartelengatik.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2022ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2203150