50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Herri-lurraren desafektazioa, gero lagatzeko, 2. poligonoko 1546. lurzatiaren zati batean (Chaparral alderdia)

Alloko Udalak, 2022ko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen gaur egun erabiltzen ez diren 33.446 metro koadroko herri-lurren desafektazioa. Lur horiek 2. poligonoko 1546. lurzatiaren zati batekoak dira (Chaparral alderdia). Desafektazioak eragiten die haren L eta M azpilurzatiei, eta zati batean haren B azpilurzatiari, eta xede du lagatzea, horretarako onetsitako udal espedientean eta pleguan jasotzen dena.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak edo oharrak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Allon, 2022ko otsailaren 28an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2203114