50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea. Sustatzailea Nafarroako Toki Azpiegiturak SA da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0056-2022-000006

Instalazioa

Hiriko hondakin uren arazketa

Sailkapena

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1/13.3 eranskina

1/2016 E.L.D., abenduaren 16koa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Lantegia ez dago sartuta

Titularra

NAFARROAKO TOKI AZPIEGITURAK SA

Tokia

3. poligonoa - 172 eta 176 b lurzatiak-Lerate

3. poligonoa 172 eta 176 b lurzatiak

Lerate

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 587.509,000 eta Y: 4.729.946,000

Udalerria

GESALATZ

Proiektua

Lerateko hondakin uren arazketa

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko otsailaren 15ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2202337