50. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Ribaforadan eta Buñuelen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari buruzkoa, exekuzio proiektuaren onespenari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. SAT11309 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi aurretiazko administrazio baimena eman, exekuzio proiektua onetsi eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokapena: Ribaforadako eta Buñuelgo udal-mugarteak.

b) Helburua: inguru horretako hornidura hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: “Ribaforada-Buñuel” izeneko 13,2 kV-eko ETL berritu eta lurperatzea. Honako jarduera hauek gauzatuko dira:

–Aireko trazadura berritzea: zenbait tartetan, egungo eroalea (LA-56) kendu eta zirkuitu bakun berria jartzea, aluminio altzairuzko 100-AL1/17-ST1A eroalearekin, eta beste tarte batzuetan zirkuitu bakun berria aluminio altzairuzko 47-AL1/8-ST1A eroalearekin. Tarte guztiak lehengo trazadura beretik doaz. Aireko linea berriak, adarrekin batera, 12 lerrokadura izanen ditu. Oinplanoan, 100-AL1/17-ST1A eroale berriaren lineak 927 metroko luzera du, eta 47-AL1/8-ST1A eroale berriaren lineak 1.141 metroko luzera. Guztira 26 euskarri desmuntatu eta 10 euskarri berri eraikiko dira, C serieko saretazkoak eta CH serieko txapazkoak.

–Lur azpiko trazadura: Hiru tartek osatuko dute; oinplanoan, guztira, 380 metroko, 775 metroko eta 345 metroko luzera dute. Erabili beharreko eraikuntza sistema sekzio murriztuko zanga izanen da, eta HEPRZ1 12/20 kV 1x240 K AL+H16 eroalea erabiliko da. Linea zuzenean galtzadan lurperatzea proiektatu da.

d) Exekuzio materialaren aurrekontua guztira: 231.094,63 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), eta hura kontsultatu ahal izanen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Era berean, informazioa esteka honetan eskuratu ahal da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/espediente-sat11309

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduak, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

RIBAFORADAKO ETA BUÑUELGO UDAL-MUGARTEETAN “RIBAFORADA-BUÑUEL” ZIRKUITUKO 13,2 KV-EKO ETL BERRITU ETA LURPERATZEKO PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Aireko linearen ukipenak

UDALERRIA

FINKA

(proiektuaren arabera)

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

OHARRAK

Jabea

Herria

Pol.

Lurzatia

Izaera / Laborea

Jarduketa

Euskarri zk.

Euskarriaren okupazioa

(m²)

Linearen luzera

(m)

Lurgain-zortasuna

(m²)

Zuhaitzak botatzea

(m²)

Ribaforada

1

Ribaforadako Udalaren herri-lurra

Ribaforada (Nafarroa)

4

743

Oihana-larreak

ETL

33. eta 34. euskarriak

1,17

1,54

Ribaforada

2

S.L. Finca La Noria

Buñuel (Nafarroa)

4

745

Ureztalurra

ETL

101. euskarria

1,32

Ribaforada

3

Félix Murillo Zardoya

Cortes (Nafarroa)

4

749

Ureztalurra

ETL

102. euskarria

0,64

Ribaforada

4

Juan Huguet Calvo

Ribaforada (Nafarroa)

4

754

Ureztalurra

ETL

103. euskarria

0,56

Ribaforada

5

Bartolomé Zardoya Lorente

Ribaforada (Nafarroa)

4

760

Ureztalurra

ETL

104. euskarria

0,56

Buñuel

6

Pilar Miranda Samitier

Buñuel (Nafarroa)

3

704

Ureztalurra

ETL

58. euskarria

0,64

Buñuel

7

Jesús Lavilla Litago

Buñuel (Nafarroa)

3

706

Ureztalurra

ETL

59. euskarria

13,24

Buñuel

8

Joaquín Portoles Lavilla

Buñuel (Nafarroa)

4

376

Ureztalurra

ETL

63. euskarria

12,11

Buñuel

9

Ana Lucia Pascual Cerdán

Buñuel (Nafarroa)

4

470

Ureztalurra

ETL

67. euskarria

12,60

Lur azpiko linearen ukipenak

UDALERRIA

FINKA

(Proiektuaren arabera)

TITULARRA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

OHARRAK

Jabea / helbidea

Herria

Pol.

Lurzatia

Izaera / Laborea

Jarduketa

Kutxatila kop.

Kutxatilen okupazioa

(m²)

Kanalizazioaren
luzera (m)

Kanalizazioaren zabalera (m)

Kanalizazioaren azalera (m²)

TZren okupazioaren azalera (m²)

Buñuel

8

Joaquín Portoles Lavilla

Buñuel (Nafarroa)

4

376

Ureztalurra

ETL

-

-

7,00

0,60

4,20

Buñuel

9

Ana Lucia Pascual Cerdan

Buñuel (Nafarroa)

4

470

Ureztalurra

ETL

-

-

10,00

0,60

6

Iragarkiaren kodea: F2202635