5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO GARAPEN PARTZUERGOA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Garapen Partzuergoak, 2021eko abenduaren 21ean egindako batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, 2022rako aurrekontuaz eta hura betearazteko oinarriez, baita 2022ko plantilla organikoa ere.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren eduki osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erriberrin, 2021eko abenduaren 22an.–Partzuergoko burua, Alejandro Antoñanzas Salvo.

Iragarkiaren kodea: L2118251