5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Batzarrak, 2021eko azaroaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta argitaratu zen 2021eko 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 22an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, jarraikiz aipatutako 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari:

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

347.220,00 euro

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

347.220,00 euro

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

285.220,00 euro

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

57.500,00 euro

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

4.500,00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

347.220,00 euro

Obanosen, 2021eko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2118158