5. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1297/2021 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022. urtean Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (PADI) zerbitzuak emanen dituzten pertsona gaituen zerrenda.

Abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuak arautzen du Nafarroako Haurren Hortzak Zaintzeko Programa. Eta hark ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bermatu behar du Nafarroan bizi diren 6 urtetik 15era bitarteko haurren hortzetako osasun laguntza oinarrizkoa; laguntza hori doakoa izanen da. Osasun laguntza hori haurrak sei urte betetzen dituen urteko urtarrilaren 1ean hasi, eta 15 urte betetzen dituen urteko abenduaren 31n amaituko da.

Foru dekretu horretan aipatzen diren pertsonak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko odontologoek edo mediku estomatologoek artatzen ahalko dituzte, edo sektore pribatukoek, baldin eta horretarako gaituta badaude.

Osasuneko kontseilariak azaroaren 5ean emandako 324E/2020 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zen estomatologiako mediku espezialistak, odontologoak eta hortzak zaintzeko helburu soziala duten pertsona juridikoak gaitzeko. Gaikuntza horri esker, aho-hortzak zaintzeko zerbitzua ematen ahalko dute Nafarroako Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren esparruan (PADI), zeina abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuak arautu baitzuen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 30eko 1372/2020 Ebazpenaren bidez, 2021. urtean Nafarroako Haurren Hortzak Zaintzeko Programako zerbitzuak emanen zituzten mediku estomatologoen, odontologoen eta elkarteen zerrenda zehaztu zen.

Ikusirik PADIren koordinatzailearen eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren txostena, zeinean, alde batetik, aipatzen baitira 324E/2020 Foru Aginduaren babesean eta horretarako baldintzak beteta aho-hortzak zaintzeko zerbitzua emateko gaikuntza eskatu duten pertsonak, eta, bestetik, proposatzen baita onestea 2022. urtean Nafarroako Haurren Hortzak Zaintzeko Programako zerbitzuak emanen dituzten profesional gaituen eta erabiliko diren hortz kontsulten edo kliniken zerrenda.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Gaitzea ebazpen honen eranskinean aipatzen diren estomatologiako mediku espezialistak, odontologoak eta hortzak zaintzeko helburu soziala duten pertsona juridikoak 2022. urtean aho-hortzak zaintzeko zerbitzuak eman ditzaten Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren esparruan, Nafarroan.

2. Nafarroako Haurren Hortzak Zaintzeko Programako zerbitzuak horretarako gaitutako profesionalekin emanen dira 2022. urtean, aipatutako eranskinean aipatzen diren hortz kontsultetan edo kliniketan.

3. Zerbitzuak benetan ematen hasteko eguna 2022ko urtarrilaren 1a izanen da.

4. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Kudeatzailetzara, Aho-hortzetako Osasunaren Atalera, PADIren koordinatzaileari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluarekin.

Iruñean, 2021eko abenduaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Pertsona fisiko eta juridikoen, odontologoen eta hortz kliniken zerrenda (Excel).

Iragarkiaren kodea: F2117385